2020ko maiatzaren 12a

BIOSPAIN-en hamargarren edizioa 2021eko irailera atzeratu da

Bioteknologiari buruzko Europako garrantzitsuenetako bat den ekitaldi hori atzeratzea , COVID-19ko pandemiak eragin du, osasun-agintarien gomendioei erantzunez

Bioenpresen Espainiako Elkarteak (AseBio), Nafarroako Gobernuarekin eta Nafarroako Garapen Elkartearekin (Sodena) koordinatuta, BioSpain bioteknologia-sektoreko erreferentziazko azokaren hamargarren edizioa 2021eko irailera atzeratzeko erabakia hartu du,  azoka hori 2020ko irailean Iruñean  egitea aurreikusita baitzegoen. Atzerapen horri esker, Europako bioteknologiako ekitaldi nagusietako bat berme handienekin antolatu ahal izango da, eta ingurune segurua emango zaie parte-hartzaileei, hizlariei, erakunde babesleei zein erakundeko langileei.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)