Descárgate la app
Nafarroako Gobernuko langileak pixkanaka eta arian-arian itzuliko dira aurrez aurreko lanera, langileen osasuna eta segurtasuna bermatu
2020ko maiatzaren 11a
Kultura Departamentuak laneko gaietan, gai juridikoetan eta finantzaketarako sarbidean aholkularitza zerbitzua eskainiko die sektoreko profesionalei, enpresei zein erakundeei
Vianako Printzea erakundea- Kultura Zuzendaritza Nagusiaren webguneak (http://www.culturanavarra.es/eu) lan-, zerga-, zuzenbide- eta finantzaketan sartzeko-aholkularitzako zerbitzua eskainiko die gaurtik aurrera, sektoreko profesionalei, enpresei eta erakundeei.
Zerbitzuari hasiera emateko, posta elektronikoz bidaliko den inprimakia bete beharko da, eta espezialista bat harremanetan jarriko da kontsulta egin duen pertsonarekin hurrengo 24 orduren bueltan (asteburuak eta jai-egunak kenduta).
Kulturako Zuzendaritza Nagusiak laguntza hori eskatu dio Arpa Accounting enpresari; hots, enpresa txiki eta ertainen eta banako enpresarien alorrean kontabilitate, zerga, merkataritza, ekonomia eta lan arloko kudeaketan eta aholkularitzan espezialista den aholkularitza-enpresari.
Kontsulta-eremuak batik bat lanekoak, fiskalak, juridikoak eta finantza-arlokoak izango dira, datuen babesa edo administrazio-gaiak bezalako beste arlo batzuk ere gehitzeko aukera izan arren. Zerbitzua Nafarroako kultur sektoreari zuzentzen zaio, eta osasun-krisiaren ondorioek jarduera horien gainean kaltetutako gaiak artatuko dituzte.
Halaber, COVID-19ari buruzko legediaren gaineko informazioa emango da, Arpak egindako ohiko galdera eta erantzunez gain (Arparen web gunean jasotakoak). Era berean, buletinak eta gaiaren gaineko eguneratzeak bidaliko zaizkie horrela eskatzen duten enpresa, erakunde eta profesionalei.
Lehen asteetan zehar, alarma-egoera aitortu eta jarduera guztiak bertan behera utzi eta espazio kulturalak itxi ondoren, Administrazio ezberdinek egindako eta sektorearentzat zuzendutako neurriak jasotzen zituen biltegia sortu zen Kulturaren web orrialdean. Horrez gain, sektoreko agenteek egindako kontsultak artatu ziren, eta inpaktuari buruzko datuak eta haien kezkak ezagutzeko balio izan dute.
Ikusita informazioa gero eta gehiago eta gero eta espezifikoagoa eskatzen dela, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak laguntza-zerbitzua areagotzea erabaki du gai horretan adituak direnen laguntzarekin.