2020ko maiatzaren 11a

Nafarroako Gobernuko langileak pixkanaka eta arian-arian itzuliko dira aurrez aurreko lanera, langileen osasuna eta segurtasuna bermatu

Itzulera planak faseak ezarri ditu, presentziala ez den lana lehenetsiz, aurrez aurrekoarekin bateragarri egin ahal izango dena, ordutegiak malgutu egingo dira eta herritarren arreta, batez ere, telematikoa izango da
El consejero Remírez valora la incidencia del COVID-19 en materia de función pública. Irudi galeria

El consejero de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior, Javier Remírez, y la directora general de Función Pública, Amaia Goñi,  han anunciado que la Administración ha remitido a los sindicatos la propuesta del plan de retorno para sus empleadas y empleados públicos cuyas, líneas generales ya se adelantaron el pasado jueves en la Mesa General de Función Pública. La vuelta al trabajo presencial en la Administración será gradual y progresiva, garantizando la salud y seguridad de todo el personal.

Javier Remirez Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak eta Amaia Goñi Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak iragarri dutenez, Administrazioak sindikatuei igorri die bere langile publikoentzako itzulera-planaren proposamena. Ildo nagusiak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean aurreratu ziren joan den ostegunean. Administrazioko aurrez aurreko lanera pixkanaka itzuliko da, langile guztien osasuna eta segurtasuna bermatuz.

Biek hartu dute parte gaur goizean prentsaurrekoan, enplegatu publikoak lan presentzialera pixkanaka-pixkanaka zein baldintzatan itzuliko diren azaltzeko eta Alarma Egoeraren eszenatoki ezberdinetan zehar, langileen eta Funtzio Publikoaren arloan Foru Administrazioan hartu diren neurrien eta kudeaketaren balantzea egiteko.

Itzulera-plana eta deseskalatzeko eszenatokia

Duela aste batzuetatik hona, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia Foru Administrazioko langileak lanera itzultzeko plana definitzen ari da, eta aste honetan onartuko da. Estatuko gainerakoekin batera koordinatuta eta deseskalatze orokorraren prozesuarekin eta trantsiziorako planarekin moldatuta, Nafarroako Gobernuko langileak pixkanaka-pixkanaka itzuliko dira aurrez aurreko lanera, zerbitzu publikoak abian izatea eta langileen osasunaren eta segurtasunaren babesa bateratuaz.

Planean, presentziala ez den lana lehenesten da, aurrez aurre hasteko faseak ezartzearekin batera, baina lan-zentroetara itzultzeko, ezinbesteko babes-materiala eta postu bakoitzean beharrezko antolakuntza-neurriak bermatuta izan beharko dira.

Planaren lerro orokorrak

Hauek dira planaren lerro nagusiak:

- Telelana: langileen lan ez presentziala lehenetsiko da, eta tarteka lan presentzialarekin bateragarri egin ahal izango da, pixkanaka-pixkanaka itzultzea bermatzeko, segurtasuna bermatuaz. 

- Talde ahulak: ezingo dira lanean hasi II. fasera bitarte, funtsezko zerbitzu publikoetako langileak, zerbitzuak presentzialki jada ematen ari direnak, kenduta. Presentziala ez den lana lehenetsiko da COVID-19aren aurrean ahulak diren taldeentzat (60 urtetik gorakoak, haurdun daudenak eta gaixotasun kardiobaskularra, biriketako gaixotasun kronikoa, inmunoeskasia, tratamendu aktiboan dagoen minbizia edo diabetesa duten langileak).

- Adingabeak edo adinekoak, mendeko pertsonak edo desgaitasuna duten pertsonak haien kargu dituzten pertsonak: zerbitzuak presentziala ez den modalitatean ematea lehenetsiko da.

- Ezingo dira lanean hasi sintomak dituzten pertsonak edo COVID-19 gaixoekin kontaktu estuan egon direnak.

- Ordutegiaren malgutasuna: pertsonak ez pilatzeko, langileen sarrera eta irteera ordutegiak eta atsedenaldia hartzekoak malgutuko dira.

- Bilerak: oro har, laneko bilerak audiokonferentzia edo bideokonferentzia bidez egingo dira.

- Bidaiak: dei edo bideokonferentzia bidez konpondu daitezkeen laneko bidaia guztiak bertan behera geratuko dira, justifikatutako salbuespen kasuetan izan ezik.

- Ikastaroak eta prestakuntza-jarduerak: batik bat telematikoki garatuko dira.

- Hautapen-probak: Alarma Egoerak aitortutako administrazio-epeen etenaldia amaitzen den unetik, deialdiak izapidetu ahal izango dira. Aurrez aurreko hautapen-probak egiteko, beharrezko prebentzio-neurriak hartuko dira, hautagaien eta bertan esku hartzen duten pertsonen segurtasuna bermatzearren. Ezinezkoa bada, probak behar den denboran atzeratuko dira.

- Herritarren arreta: batik bat telefono bidez edo telematikoki egingo da arreta. Aurrez aurreko arreta ezinbestekoa den kasuetan soilik burutuko da, jende-kopurua mugatuta eta aldez aurretik hitzordua nahitaez hartuta.

- Lan-zentroetara sartzea eta fitxatzea: Lan-zentroetarako sarreran, sartzeko eta irteteko noranzkoa jarriko da ahal den guztietan, eta irakurketa biometrikoko gailuarekin egindako fitxatzeen ordez, kontrolatzeko beste modu batzuk jarriko dira.

Planaren faseak

Foru Administrazioko langileak aurrez aurreko lanpostuetara pixkanaka itzultzeko hainbat fase aurreikusi dira:

I. FASEA: Departamentuko eremu bakoitzean funtsezkotzat edo kritikotzat jotako jarduerak eta Normaltasun berrira itzultzeko Planaren (Espainiako Gobernuak onartua) II. Eranskinean fase honetarako aipatutako jarduera-sektorekoak; baita horiek garatzeko ezinbestekoak direnak ere.

II. FASEA: herritarren arreta eta Normaltasun berrira itzultzeko Planaren II. Eranskinean fase honetarako aipatutako jarduera-sektoreak; baita horiek garatzeko ezinbestekoak direnak ere.

III. FASEA: Normaltasun berrira itzultzeko Planaren II. Eranskinean fase honetarako aipatutako jarduera-sektoreak; baita horiek garatzeko ezinbestekoak direnak ere.

Normaltasun berria: III. Fasea amaitzean hasiko den fase honetan, gainerako langileak lan presentzialera pixkanaka-pixkanaka itzultzea aurreikusten da.

Administrazioaren zentroak eta eraikinak

Langileak Administrazioaren zentro eta eraikinetara modu presentzialean sartzeko, adierazitako faseak errespetatu beharko dira, eta, aurrena, txosten bat egin beharko du Departamentu bakoitzak, langileak aurrez aurre sartu aurretik ezarri nahi dituen antolamendu-neurriak eta prebentzio-bitartekoak zehazteko. Txostena Funtzio Publikoaren Mahai Orokorrean dauden sindikatu-erakundeetara bidaliko da.

Era berean, Administrazioaren bulego guztietan, nahitaez errespetatu eta aplikatu beharko dira Laneko Arriskuen Prebentziorako dagokien Zerbitzuek arriskuak ebaluatzeko egindako fitxetan jasotako prebentzio-neurriak eta neurri zuzentzaileak nahiz Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak Nafarroako Gobernuaren Departamentu ezberdinetan COVID-19aren aurrean babesteko egindako prebentzio-gomendioak.

Aldez aurretik, eta fase ezberdinetan itzulera segurua izatearren, Laneko Arriskuak Prebenitzeko Zerbitzuak lanpostuetan COVID-19ak eragindako arrisku berriak aztertu ditu, aurrez aurreko lanera itzultzeko unean  antolakuntza aldetik hartu beharreko prebentzio-neurriak eta norbera babesteko neurriak zehazteko. Horrez gain, enplegatu publiko bakoitzari bidali beharreko informazio-fitxak egin eta Departamentuetara bidali dira, lanpostuaren tipologiari dagozkion arriskuak adierazteko eta ezarri beharreko prebentzio-neurrien berri emateko. Gaur egun, behin premiak ezarrita eta identifikatuta, babesteko materialaren hornidura bermatzeko lanetan ari dira, langileak lanera itzultzeko unean erabiltzeko prest egon dadin.

Halaber, langileen segurtasuna eta osasuna babestearen inguruan Departamentuek hartutako antolakuntza- eta prebentzio-neurriak dagozkien Segurtasun eta Osasun Batzordeetan lantzea aurreikusten da, horien gaineko elkarrizketa sozial sindikala bermatzearren.

Itzulera-plana langileen ordezkariekin modu parte-hartzailean definituko da. Joan den ostegunean, Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren esparruan, ildo orokorrei buruzko informazioa eman zieten, eta ildo horiei buruz eztabaidatu zuten. Nafarroako Gobernuak aurreikusitako proposamena jada helarazi die sindikatuei, onartu aurretik alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.