Descárgate la app
Maria Chivitek bilera iragarri du Ogasun Ministerioarekin datorren ostegunean, COVID-19k eragindakoari aurre egiteko emanen diren funtsez eta Hitzarmen Ekonomikoari buruz hitz egiteko
2020ko maiatzaren 11a
Maria Chivitek bilera iragarri du Ogasun Ministerioarekin datorren ostegunean, COVID-19k eragindakoari aurre egiteko emanen diren funtsez eta Hitzarmen Ekonomikoari buruz hitz egiteko
Maria Chivite Nafarroako Lehendakariak iragarri du datorren ostegunean alde biko bilera egingo dutela Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren eta Ogasun Ministerioaren bidez, eta haren titularren, Elma Saizen eta Maria Jesus Monteroren, bitartez. Lehendakariak eskatuta, bilera horretan Nafarroak funtsetan izango duen parte-hartzean oinarrituko da, besteak beste, itzuli behar ez diren 16.000 milioiak, Estatuak autonomia-erkidegoen esku jarriko dituenak COVID-19 dela eta, eta Hitzarmen Ekonomikoaren koordinazio-batzordearen hurrengo deialdian; izan ere, aurten oinarri-urtea eguneratu beharko da, eta pandemiak eragindako krisiarekin lotutako beste gai batzuei ere heldu beharko zaie.
Chivitek honela adierazi du: “Espainiako Gobernuak oso azkar erantzun dio gure eskaerari”; izan ere, "gu Foru Komunitatea izanik, eta, beraz, gure autogobernuaren esparruan, bi aldeetatik jorratu behar ditugu gai hauek, krisiaren aurretik agendan zeuden gaiez gain, hots, Hitzarmenaren inguruko gaiak".
Bileran, Nafarroan COVID-19ak duen inpaktuaren analisia ere egingo da, eta bestelako gaiak ere jorratuko dira; hala nola, egonkortasun-arauen eragina, Nafarroak egoerari aurre egiteko dituen tresnak eta Udalen soberakina, besteak beste.