2020ko maiatzaren 8a

Kanpoko Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak buletin bat argitaratu du COVID-19ko krisiaren aurrean EBk hartutako neurriekin eta Nafarroan izandako eraginarekin

Horrez gain, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak webinarrak edo online topaketa ezberdinak antolatu ditu Europaren Eguna dela eta
Bereziaren azala Europako Egunean.
Bereziaren azala Europako Egunean.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez,  berezi bat editatu du Europaren Eguna dela-eta, bihar larunbata, maiatzak 9, egingo den Europaren Egunarekin bat egiteko. Buletin digitalean hainbat adituk Europar Batasunak COVID-19k sortutako osasun krisiaren aurrean hartutako neurri ezberdinak eta horrek Nafarroan duen eragina aztertzen dituzte. 2015etik aurrera Nafarroako Gobernuak bat egin duen  ospakizun hori dela eta, EBren errealitatea eta haren aukerak Nafarroara hurbiltzea helburu duten jarduerak ospatzen dira, eta aurten,  hainbat webinar edo online topaketak  ere antolatu dira EBko adituekin.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.)