Descárgate la app
2.651 gaztek hartu dute parte Nafarroako Gazteriaren Institutuaren inkesta batean, eta konfinamenduan zehar ondo egokitu direla islatzen du
2020ko maiatzaren 8a
2.651 gaztek hartu dute parte Nafarroako Gazteriaren Institutuaren inkesta batean, eta konfinamenduan zehar ondo egokitu direla islatzen du
El Instituto Navarro de la Juventud (INJ) ha desarrollado, a través del Observatorio Navarro de la Juventud, la encuesta #ComoLoLlevas para conocer las vivencias y las necesidades de la población joven durante la situación de estado de alarma decretada por motivo de la pandemia del COVID-19 y en la que han participado 2.651 jóvenes con edades comprendidas entre 14 y 30 años.
Nafarroako Gazteriaren Institutuak (NGI), Nafarroako Gazteriaren Behatokiaren bitartez, #NolaDaramazu inkesta garatu du COVID-19aren pandemia dela-eta agindutako alarma-egoeran zehar herritar gazteek izandako bizipenak eta premiak ezagutzeko. Inkestan, 14 eta 30 urte arteko 2.651 gaztek hartu dute parte.
NGIko zuzendari kudeatzailea den Carlos Amatrianek ostiral honetan eskainitako prentsaurrekoan adierazi du inkestaren arabera, “Nafarroako gazteek konfinamenduaren ezohiko egoera konpromisoarekin eta jarrera arduratsuarekin bizi izan dutela, eta gai izan direla ikasketak, familiarekiko harremanak eta harreman sozialerako modu berriak uztartzeko, ohitura eta ordutegi berriak eta aisiarako edo boluntariotzarako jarduerak ezarriaz”.
Amatrianek nabarmendu du gazteek konfinamendu denboraldira egokitzeko gaitasun handia izan dutela, “eman dezakeenetik urrun, egoera berrira egokitzen jakin dute, etxean elkarrekin egoteko denbora gehiago izatearen ondorioz areagotutako familia-harremanak modu positiboan baloratuaz, eta, oro har, jarrera positiboarekin aurre eginaz lagunekin eta aisiarako jarduerekin eta kirolarekin harremanik ez izateari. Ezbairik gabe, gure gazteen aurpegirik onena ikusi dugu unerik gogorrenetan”.
Inkesta sare sozialen bitartez zabaldu zen apirilaren 3tik 13ra bitartean, eta Foru Komunitatean borondatez parte hartu nahi zuten gazte guztiei zuzendu zitzaien. Parte-hartzea garrantzitsua izan denez —4.028 erantzun jaso dira galdera irekietan—, Nafarroako Gazteriaren Institutuak kontuan izango ditu III. Gazteria Plana (2021-2023) egiteko jasotako eskariak eta ekarpenak.
Gazteen ohitura berriak
Inkestaren ondorio nagusien artean, ikastetxeetan klase presentzialak bertan behera geratzearen ondorioz, gazteen errutinak, ohiturak eta ordutegiak aldatzea, COVID-19aren pandemia dela-eta lan-arloan izandako aldaketak eta osasun-neurriak betetzea aurkitzen dira.
Zehazki, parte-hartzaileen erdiak, %52,4ak, adierazi du beren ekimenez ezarri dutela ordutegien eta jardueren eguneroko errutina-motaren bat; aldiz, gutxiengo batek, %20ak, familiatik, ikastetxetik edo lan-ingurunetik ezarri diotela aitortu du.
Horrez gain, inkestan agerian geratu da gazteek harreman soziala izaten jarraitu dutela; izan ere, gehienek adierazi dute areagotu egin dela familiarekin edo hurbileneko lagun-taldearekin hitz egiteko denbora. Aisiako jarduerei eta etxearekin lotutako ohiturei dagokienez, %70ak adierazi du lehen baino serie eta pelikula gehiago ikusten dituela orain, eta ia erdiak dio ohi baino gehiago garbitu, ordenatu eta lo egiten duela. Halaber, batez ere mutilek nabarmendu dute konfinamenduan zehar ordu gehiago igarotzen dituztela ordenagailuarekin eta kontsolekin jolasten.
Era berean, inkesta egindakoen %50 inguruk jarduera kolektiboren batean parte hartu du; esate baterako, balkoietatik eta leihoetatik osasun-langileei egunero txalo jotzen. Bostetatik bat, berriz, konfinamenduan zehar boluntariotzako sareren batean apuntatu da edo bizilagunei edo ahultasun-egoeran aurkitzen diren pertsonei laguntzeko prest agertu da.
Orobat, inkesta egindakoen %70ak esan du konfinamenduan jarrera arduratsua eta konprometitua izaten ari direla, baina %50ak adierazi du asperraldiak eta alferkeria-uneak esperimentatu dituela.
Familiako bizikidetza
10 gaztetatik ia 9 konfinamendua gurasoekin edo anai-arrebekin igarotzen ari da (%87,2). %5,8 bikotearekin dago eta beste %1,1 bikotearekin eta seme-alabekin. Soilik %1,7a aurkitzen da berrogeialdian etxean bakarrik. Halaber, ikusi da gurasoekin batera dauden gazteen kopurua %6 inguru gehitu dela konfinamendu aurreko egunetatik hona.
Etxeko harremanei dagokienean, bizikidetza ona izan da oro har berrogeialdian. %5a baino gutxiagok esan du familiako harremanak okertzen ari direla. Baina kopuru esanguratsu batek uste du harremanak hobetu ere egingo direla (%30,1) eta %63,4ak bere horretan mantenduko direla.
Erdia baino gehiagok betetzen dituzte osasun-neurriak
Bestalde, inkestaren arabera gazteria kontzientziatuta dago COVID-19aren aurrean ezarritako neurriak eta gomendioak betetzeko. Zehazki, gazteen erdiak baino gehiagok, %55,2ak, konfinamenduaren inguruko osasun-neurri guztiak jarraitzen ditu, %38,7ak gehienak betetzen ditu eta %4,3ak soilik bakarren bat. Ildo horretan, 25 urtetik 30 urtera bitarteko taldeak gehien jarraitzen ditu gomendioak; hots, %61,9ak.
Zentzu kritikoa koronabirusaren gezurren aurrean
Bestalde, gazteen ia erdiak ziurtatu du COVID-19arekin loturiko gezur asko jaso dituela, eta, horren aurrean, 10etatik 7k jasotako mezuren bat egiaztatu dute zurrumurrua zen jakiteko. Beraz, horrek erakusten du Nafarroako gazteriak zentzu kritikoa duela eta jasotzen duen informazioa egiazkoa den jakiteko interesa duela.
On line klaseen segimendu altua
Inkesta egindako ikasleen profilari dagokionean, %30,6ak Batxilergo ikasketak egiten ditu, %30ak DBHko ikasketak, %18,55ak unibertsitate-gradua, %17,3ak Lanbide Heziketa eta gutxiengo batek, %1,2ak masterra, graduondokoa edo doktoregoa. Ikasketa-maila horietan guztietan, %88ak adierazi du klaseak on line jasotzen ari dela, nahiz eta prozesu horretan zailtasunen bat eduki eta klaseak era presentzialean jasotzea nahiago izan.
Inkesta ikasturteko berrantolaketa curricularra ezagutu aurretik egin zenez, ikasle gazteek gehienbat jakin nahi izan dute ikasturtearen amaiera nolakoa izango den edo Lanbide Heziketan gradu- eta ziklo-amaierako praktikak nola egingo zituzten.
Lan-arloan, inkesta egindako egunetan lanean aurkitzen ziren gazteen ia erdiak lana telelanaren bidez egiten zuen, %40,3ak era presentzialean eta %12,8ak modu presentzialean eta telelanaren bitartez.
Langabezian aurkitzen diren gazteei dagokienean, %70a jada langabezian zegoen osasun-alerta hasitakoan, eta %30ak adierazi du langabezian geratu dela koronabirusak eragindako egoera medio. Azken talde horretatik ia erdia baino gehiagok ez daki enplegua berreskuratuko duen: %25ak baietz uste du eta %5ak ezetz.
Azkenik, inkesta egindako gazteentzat garrantzitsua da konfinamendu garai honetan herritarren osasun mentala zaintzea, baztertzeko arriskuan aurkitzen diren pertsonak edo genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeak artatzea.
Antzemandako premiak
Galdetegian, gazteriaren premia nagusiak detektatzeko galderak ere egin ziren; modu horretan, inkesta egindakoei eskatu zitzaien Nafarroako Gazteriaren Institutuaren jarduera-eremu desberdinak lehenesteko.
Horrela, gazteek lehentasunezko eremutzat jotakoen artean osasuna (%78), hezkuntza (%70,5) eta enplegua (%69,7) aurkitzen dira. Jarraian, portzentaje altuarekin, berdintasuna (%66,6), gizarteratzea eta aniztasuna (%59,6) edo emantzipazioa eta etxebizitza (%56) daude. Halaber, honako hauek bezalako arloetan interesatuta agertzen dira: lurralde-garapena eta Ingurumena, bizikidetza, kirola, kultura edo parte-hartzea.
Arlo bakoitzean gehien nabarmendutako gaiak Nafarroako Gazteriaren Institutuak landuko ditu Gazteriaren III. Planean sartzeko eta, ondorioz, gai bakoitzean esku hartzeko.