Descárgate la app
COVID-19 dela-eta, Eskubide Sozialetako Departamentuak arindu egin ditu prestazio- edo zerbitzu-aldaketak mendekotasuna duten pertsonentzat
2020ko maiatzaren 7a
COVID-19 dela-eta, Eskubide Sozialetako Departamentuak arindu egin ditu prestazio- edo zerbitzu-aldaketak mendekotasuna duten pertsonentzat
Las personas dependientes que ya fueran beneficiarias de una prestación o servicio podrán realizar la solicitud de cambio de prestación, por correo electrónico o directamente al Departamento, sin necesidad de formalizarla a través del Servicio Social de Base o del centro de salud correspondiente tal como se venía realizando hasta ahora. Igualmente, se reanudan las valoraciones de dependencia, sin visita al domicilio.
Prestazio edo zerbitzu baten onuradun diren mendeko pertsonek prestazioa aldatzeko eskaera egin ahal izango dute, posta elektronikoz edo Departamentura zuzenean, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren edo dagokion osasun-zentroaren bidez formalizatu beharrik gabe, orain arte egiten zen bezala. Era berean, mendekotasun-balorazioak berriz hasi dira, etxera joan beharrik gabe.
Prozedura berri horietako batzuk jasotzen dira Eskubide Sozialetako Carmen Maeztu kontseilariak emandako Foru Aginduan; bertan, plan bat ere ezartzen da Departamentuaren mendeko zentroetan eta zerbitzuetan deseskalatzea burutzeko. Neurriak bat datoz pasa den apirilaren 28an Ministroen Kontseiluak ezarritakoekin, eta, horiek burutzeko, egoiliarrentzat edo zerbitzuen erabiltzaileentzat eta ematen dituzten langileentzat jarduerara itzultzea segurua izateko baldintzak eta bermeak bete beharko dira.
Zehazki, adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen egoitzetan pertsona berriak sartzeko aukera ematen du Foru Aginduak, baina familien bisitak momentuz ezingo dira egin, nahiz eta gaixoa gaizkiagotuz gero, agurtzeko aukera eskaini. Adingabeen etxeetan, hirugarren pertsonen bisitak baimentzen dira. Bestalde, eguneko zentroak eta eguneko zerbitzuak itxita egongo dira, desgaitasunen arloko zentro okupazionalak eta adingabeentzako baliabideak izan ezik.
Neurriak gaur goizean aurkeztu dituzte prentsaurrekoan Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztuk eta Babes Sozialeko eta Garapenerako Lankidetzako zuzendari nagusia den Andres Carbonerok.
Prestazioen aldaketak eta mendekotasun-balorazioak
Aurrean adierazitako moduan, mendeko pertsona onuradunek prestazioa aldatzeko eskaera egin ahal izango diote Departamentuari zuzenean edota posta elektronikoaren bitartez. Gaurtik aurrera, Eskubide Sozialetako Departamentua familiekin harremanetan jarriko da prozedura berriari buruzko informazioa emateko.
Neurriaren helburua da, COVID-19aren efektuak direla-eta, prestazioen aldaketak bizkortzea. Modu horretan, adibidez, duela aste batzuetatik hona itxita dauden eguneko zentroetara joaten ziren pertsonek beste prestazio batzuetara aldatzeko eskatu ahal izango dute; esate baterako, etxean zaintza profesionalak kontratatzeko laguntza ekonomikoa edo senitartekoak zaintzeagatik prestazio ekonomikoa jasotzea. Bide hori erabil daiteke prestazioaren edo zerbitzuaren edozein aldaketa egiteko, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen edo desgaitasuna duten pertsonen kasuan.
Bestalde, Foru Aginduak mendekotasun-egoerak baloratzeko lanak berriz hasten uzten du, eta, modu berean, arin jokatzeko eta COVID-19a prebenitzeko, balorazio hori, behin betikoa ala behin-behinekoa izan, pertsonaren bizilekura joan beharrik gabe egiteko aukera ematen du, egin ohi den bezala.
Adinekoak
Momentuz, ezin dira bisitak egin adinekoen egoitzetara, familiaren babesa beharrezkoa jotzen den salbuespenezko kasuetan izan ezik; kasu horretan, egoitzak berak egingo du balorazioa. Halaber, egoiliarraren egoera larriagotuz gero, senitartekoak agurtzera joateko aukera uzten da.
Egoitzetan pertsona berriak sartu ahal izango dira. Aldez aurretik, Osasun Departamentuaren gomendioak kontuan hartuta, lehen aldia bada, proba diagnostikoak (PCR) egingo dira, antigorputzen testarekin batera, egoitza-gunea ere babestearren.
Bestalde, aldi baterako egonaldiak eta familiak atsedena hartzeko sarrerak etenda daude oraindik (salbuespenezko kasuetan izan ezik), eta berreskuratzeko sarrerak mantendu egiten dira.
Eguneko egonaldiak, eguneko zentroak eta autonomia sustatzeko zerbitzuak ere ez dira abian jarriko. Hala ere, kontuan hartuko da etxean pertsona artatu gabe gera daitekeen. Zentroek baloratuko dute egoera bakoitza, beharrezko laguntzak antolatzearekin batera, erabiltzaile guztiei telefono bidez segimendua egiteaz gain.
Adinekoen klubek oraindik itxaron egin beharko dute irekitzeko. Alarma-egoera dagoen bitartean itxita egongo dira.
Desgaitasuna duten pertsonak
Desgaitasuna duten pertsonentzat, zentroko bisitak ez dira berriro abian jarriko deseskalatzearen II. fasera bitarte, familiaren babesa izatea garrantzitsutzat jotzen den salbuespenezko kasuetan izan ezik. Egoiliarren etxerako irteerek ere itxaron egin beharko dute.
Adinekoen kasuan gertatzen den moduan, pertsona berriak sartu ahal izango dira, eta, aldi baterako sarrerei dagokienez, premia justifikatutako kasuetara mugatuko dira.
Jarduerari helduko diote zentro okupazionalek, errehabilitaziokoek eta psikosozialek desgaitasuna duten pertsonentzat eta deseskalatzearen I. fasetik aurrera; I. fasea datorren maiatzaren 11n abian jartzea espero dugu Nafarroan, betiere beharrezko prebentzio-neurriak hartzen badira.
Adingabeen zerbitzuak
Adingabeen etxeetan, baimenduta daude etxekoak ez direnen pertsonen bisitak, familia barne, edota bisita presentzialetarako irteerak.
Halaber, baimendu egin dira taldeko jarduerak, bilerak eta jarduerak, betiere segurtasun-neurriak beteta eta gehienez 10 pertsonarekin, Ministerioaren araudian ezarritako moduan.
Abegi-familien edo adopziozko familien kasuetan, etxeko bisitak eta familien segimenduak eta arreta era presentzialean egin ahal izango dira, nahiz eta bide telematikoa lehenetsi; hots, posta elektronikoa, deia edo bideokonferentzia.
Azkenik, adierazi behar da gazte-justiziako eguneko zentroaren jarduerari berrekingo zaiola, eta Familia Elkartzeko Elkarguneetan programatutako bisitak eta trukeak egin ahal izango direla.
Familiaren Bitartekaritza eta Orientazio zerbitzuak saio terapeutikoak egingo dituzte berriro, eta Adingabeentzako Eguneko Zentroan jarduerarekin jarraituko da.
Kasu guztietan, higiene-neurriak kontuan izan beharko dira establezimendu edo lokaletan; baita ere, arriskuak prebenitzeko neurriak herritarrentzat horiek irekitzean bertan zerbitzuak ematen dituzten langileentzat eta erabiltzaile horiei aplika dakizkiekeen babes- eta higiene-neurriak horien barnean.
Zerbitzu presentzialak bermatzea arreta telematikoari lehentasuna emanaz ahal denean
Bestalde, Maeztu kontseilariak bigarren Foru Agindu batean zehaztu ditu baita ere Departamentuko talde eta unitate ezberdinen prebentziozko neurriak eta gomendioak, zerbitzu horiek modu presentzialean ematea bermatzeko, aurretik hitzordua hartuta, baina, ahal denean, telefonoa erabiltzea edo bide telematikora jotzea lehenetsiaz.
Neurriek, zehazki, honako hauetan izango dute eragina: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak (OGZ), Gizarte Zerbitzuen Zentroak (GZZ), Lan eta Gizarteratzeko Taldeak (LGT), Haurtzaroa eta Nerabezaroa Artatzeko Taldeak (HNAT), Genero Indarkeriaren Biktimen Arreta Integralerako Taldeak (GIBAIT), Etxebizitzaren arloan Gizarteratzeko Taldeak (EAGT) eta Etxerik gabeko Pertsonentzako Harrera Zerbitzuak.
Beste kasuetan bezala, taldeko jarduerak berreskuratuko dira, baina COVID-19aren aurreko prebentzio-arauak errespetatuaz. Halaber, gehienez 10 pertsonako taldeak baimenduko dira, Ministerioaren araudian I. faserako ezarritako moduan.