2020ko maiatzaren 6a

Ingurumen Sailak zehapen-espedientea hasi du Etxarri Aranazko Fagamendiko trikuharrian izandako kalteengatik

Basoko lanak egiten ari zirela, bertatik pasa diren makina astunek kaltetu dute
Trikuharriaren gunea babestuta 
Trikuharriaren gunea babestuta   Deskargatu irudia Irudi galeria

Ingurumen Sailak zehapen-espedientea irekiko dio Etxarri Aranazko Fagamendi izeneko monumentu megalitiko katalogatuan kalteak eragin dituen baso-lanen enpresari. 

Gertakarien tokian bertan Sakana-Mendialdea Mugapeko Guarderío de Medio Ambiente/Basozainak-ek eginiko ikuskapen-aktan zehazten denez, joan den astelehen goizean enpresaren makina astunak harrizko tumulu baten gainetik pasatu ziren, eta ondorioz haietako batzuk hondoratu eta beste batzuk mugitu eta tokiz aldatu ziren. Hala, trikuharriak bere jatorrizko formaren parte bat galduko zukeen, eta lur-arrastoak eta zuhaitz-adarrak geratuko ziratekeen inguruan. Makinak pasatu ondoren, eremua zigilatuta geratu zen. Aktak dio, halaber, “gainetik pasatzea ez zela inondik inora beharrezkoa”, eta azpimarratzen du monumentu megalitikoak ondo-ondoan duela bere izaera azaltzen duen interpretazio-panela. Gaur goizean bertan izan dira zonaldeko Ingurumen saileko basozainak, Sepronako kideak eta Ondare Historikoaren Zerbitzuko arkeologoak eragindako kalteen lehendabiziko balorazioa egiten. 

Trikuharri horren kokapena, baita udalerriko Trikuharrien Ibilbidean dauden beste batzuena ere, aldez aurretik adierazi zitzaion baso-lanen esleipena zuen enpresari, bai Guarderío de Medio Ambiente/Basozainak-ek eginiko entrega-aktan, bai Baso Kudeaketa Atalaren baldintza-orrian ere.

Baso Kudeaketa Atalak akta igorri dio Kultura Zuzendaritza Nagusiko Erregistro, Ondare Higikor eta Arkeologia Atalari, egoera zein den jakin dezaten eta katalogatutako monumentu megalitiko horri eginiko kalteak balora ditzaten.

Nafarroako Monumentu megalitikoen Katalogoaren arabera, Fagamendiko trikuharria Joxe Miguel de Barandiaranek aurkitu zuen 1954an, eta Etxarri Aranatzeko Trikuharrien Ibilbidean dago. Ibilbide zirkular horretan aukera dago udalerriko dozena bat trikuharriri bisita egiteko.