2020ko maiatzaren 6a

112-SOS Nafarroak deseskalatze prozesuan izan daitezkeen jende pilaketak hautemateko dron bidez zuzenean hartutako irudiak aztertuko ditu

Hiritarren segurtasuna hobetzeko asmoz jende pilaketak zaindu eta saihesteko helburuz hasi da esperientzia pilotua
Irudi galeria

El consejero de Presidencia, Igualdad, Función Pública e Interior, Javier Remírez, ha informado al Gobierno de Navarra en la sesión de este miércoles de un proyecto piloto para mejorar la seguridad de la ciudadanía en los primeros días de salida del confinamiento. En concreto, desde el pasado fin de semana, un dron suministra imágenes aéreas a la Sala de SOS Navarra-112 .

Pasa den asteburutik, dron baten bidez 112-SOS Nafarroak Iruñerriko kale eta parkeetako aireko irudiak jasotzen ditu, baita beste zonalde batzuetakoak ere, zenbait gunetan izan daitezkeen jende pilaketak saihestu eta eremu horiek zaintzeko. Guzti horrekin, konfinamendutik ematen ari den trantsizioa kutsaketa arriskuak gutxituz egin dadila bermatu nahi da.  

Hain zuzen ere, joan den asteburutik, drone batek airetik hartutako irudiak bidaltzen ditu, SOS Nafarroa-112en Aretora bai Pamplona / Iruñako eskualdekoak bai bertze udalerri batzuetakoak, kontrol-ahalmena areagotu eta balizko pertsona-pilaketak saihesteko gune jakinetan, konfinamendu ondorengo trantsizioan kutsatzeak gertatzeko arriskua ahalik eta txikiena izan dadin.   

Nafarroako Gobernuko Barne Zuzendaritza Nagusiak plan pilotu hori jarri du martxan, deseskalatze-prozesuan zehar gune publikoetan behar bezala bete eta susta daitezen prebentzio-neurriak. Ekimen pilotua iragan asteburuan abiarazi zuten, konfinamendu-neurriak arintzeaz batera (paseatzeko baimena, kirola banaka egiteko aukera…)    

Xedea eskura dauden tresnak erabiltzea da, eta bertzeak bertze droneen hegaldien bitartez hainbat gune geografikotan egoera zein den denbora errealean jakitea. Era horretan, neurriak hartzen ahal izanen dira agintariek ezarritako segurtasun-baldintzak betetzen direla bermatzen laguntzeko, deseskalatze-prozesuko fase guztietan.       

Esperientzia pilotua

Proiektu pilotu hori Babes Zibilak koordinatuko du, Foruzaingoarekin lankidetzan.  Droneen bidez airetik behatzen dira hainbat gune edo eremu, herritar aunitz biltzeko aukera handiena dutenak. Irudiak zuzenean iristen dira, streaming bidez, SOS Nafarroa-112ko koordinazio eta larrialdien kudeaketa-gunera. Han, beharrezkoa bada, denbora errealean mobilizatzen dituzte baliabideak, gizarte-distantziari buruzko neurriak betetzen direla bermatzeko. 

Proiektu pilotu horrek, halaber, aukera emanen du hobeki ebaluatzeko herritarren jokabidearen eta errutinen bilakaera, pertsonen mugikortasunaren erradiografia hobea izatea erraztuko baitu, deseskalatzearen fase guztietako kontrola egite aldera.

Barne Zuzendaritza Nagusiak kontzientziazio-kanpainak landuko ditu, fase bakoitzean segurtasunerako eta norberaren babeserako neurriei eusteko garrantzia azpimarratzeko. Herritar bakoitzak duen erantzukizuna eta orain arte nafar herritarrek orobat izan duten jokabide eredugarria oroitaraziko dira, Alarma Egoeran ezarri diren  neurriak betetzen ahal izateko.

Lehenbiziko behaketak Mendillorrin, Lezkairun, Goñin, Zarrakaztelun eta Murillo el Fruton

Droneek asteburuan egin dituzte lehen hegaldiak, konfinamendua arintzeko neurriak hasteaz batera: paseoak baimentzea eta kalean kirola banaka egiteko aukera ematea, aitzinetik indarrean zegoen 14 urtetik beherakoen pasoetarako baimenaz gain.

Behaketa aktiboa egin zen hainbat eremutan. Ortziralean Zarrakaztelu eta Murillo el Fruto herrietan egin zen lehenbiziko behaketa. Larunbatean, droneek Lezkairuko irudiak helarazi zituzten, baita Mendillorrikoak ere, Pamplona / Iruñan, eta igandean Goñerrira joan ziren.    

Ezarritako neurriak oro har bete zirela ikusi zen, baina pertsona-kontzentrazio batzuk ere atzeman ziren eta horien ondorioz hamar aldiz mobilizatu ziren Foruzaingoko patruilak, Alarma Egoerari buruzko araudiaren balizko urraketak kontrolatzeko xedez. Bi pertsonari salaketak jarri zitzaizkien.