2020ko maiatzaren 4a

2019ko Errenta Kanpaina asteazken honetan hasi eta uztailaren 20ra arte luzatuko da

Aurten, aitorpenak bitarteko telematiko eta telefonikoen bidez egitearen aldeko apustua egin da, Covid-19k sortutako egoeraren ondorioz
videocam La consejera Saiz presenta la Campaña de la Renta 2019. collections Irudi galeria

Hacienda Foral de Navarra (HFN) pondrá en marcha este miércoles 6 de mayo, y hasta el próximo 20 de julio, la Campaña de la Renta 2019. La principal novedad de la campaña de este año es la apuesta por la atención personalizada a través de las vías telemática y telefónica, como consecuencia de la situación generada por la pandemia del COVID-19.

Nafarroako Foru Ogasunak (HFN) 2019ko Errenta Kanpaina jarriko du martxan asteazken honetan, maiatzaren 6an, eta uztailaren 20ra arte. Aurtengo kanpainaren berrikuntza nagusia bide telematiko eta telefono bidezko arreta pertsonalizatuaren alde egin den  apustua da, COVID-19ko pandemiak sortutako egoeraren ondorioz. 

Zergadunen eta Ogasuneko langileen osasuna zaintzeko helburuarekin, kanpaina bi formatutan diseinatu da: Online Errenta eta Errenta Gidatua.

Online Errentaren sistemaren bidez, zergadunak bere aitorpena Internet bidez egin ahal izango du www.errenta.nafarroa.eus web orrialdean, eta behar izanez gero, telefono bidezko aholkularitza jaso ahal izango du 948 106 106 zenbakira deituta.

Bestalde, Errenta Gidatuaren sistemarekin, zergadunak bere aitorpena egiteko baimena emango dio Ogasunari, aurretik hitzordua eskatuaz 948 505 505 edo 948 505 506 telefonoetara deituta.

Errenta Aitorpenarekin loturiko izapideak egiteko, beharrezkoa izango da ziurtagiri digitalaren edo NAN+PINaren bidez autentifikatzea. Aurten, berrikuntza gisa, NAN+PINa eskuratu ahal izango da Ogasunaren web orrialdean  (www.hacienda.navarra.es), jaioteguna+NIPK (Nafarroako Identifikazio Pertsonaleko Kodea) jarrita.

Ogasunak aitorpenaren 200.561 proposamen egin ditu, eta web orrialdean kontsultatu ahal izango dira (www.errenta.nafarroa.eus). Proposamen horien %68a zergadunaren aldekoak dira, eta guztira 73,7 milioi euro batzen dute. Itzultzeko eskubidea duten zergadunek maiatzaren 11tik aurrera hasiko dira jasotzen.

Ogasunari ordaindu behar dioten zergadunek, berriz, aukera dute zenbatekoa zatikatzeko. Lehen epea uztailaren 20ra bitartekoa da eta bigarrena azaroaren 20ra bitartekoa.

Gainera, aurreko urteetan bezala, aitorpenak egin ahal izango dira kanpainara atxikitako erakunde kolaboratzaileen bitartez. Nafarroako Foru Ogasuna finantza-erakunde kolaboratzaileekin koordinatuta lanean ari da egungo alarma-egoerak uzten dituen balizko bide guztiak aurkitzeko.

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria den Elma Saizek prentsaurrekoan azaldu ditu kanpainari buruzko xehetasunak. Kanpaina “COVID-19aren pandemiak eragindako egoera bereziek markatu dute”. Horrela, herritarrak “aitorpena Internet bidez egitera” animatu nahi ditu, ‘Aurten, Errenta etxetik’ Kanpainaren eslogana sakonduaz.