2020ko apirilaren 30a

Nafarroako ekonomiak% 2,8 egin du behera 2020ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berarekin alderatuta

Hiruhileko kopuruetan, BPG-aren jaitsiera % 4,1ekoa da, eta horrek agerian uzten du COVID-19k izandako eragina
Irudi galeria

El PIB (Producto Interior Bruto) ha descendido en Navarra un 2’8 % en comparación con el mismo trimestre del año anterior. Esta cifra refleja las consecuencias que la pandemia del COVID-19 está teniendo sobre la actividad económica y es que hasta el mes de febrero, los indicadores coyunturales dibujaban una senda de crecimiento estable.

BPGa (Barne Produktu Gordina)% 2,8 jaitsi da Nafarroan, iazko hiruhileko berarekin alderatuta. Kopuru horrek COVID-19ko pandemia jarduera ekonomikoan izaten ari den ondorioak islatzen ditu; izan ere, otsailera arte, egoeraren araberako adierazleek hazkunde egonkorraren bidea adierazten zuten.

Hiruhileko tasari dagokionean, 2020ko urtarriletik martxora bitartean, BPGd %4,1 jaitsi da Nafarroan, 2019ko laugarren hiruhilekoarekin alderatuta.

Ekonomia eta Ogasun kontseilari Elma Saizek ziurtatu du kopuru hori “datorren hiruhilekorako itxaron dezakegunaren aurrerapena izan daitekeela, jarduera ia txikiena eginaz maiatzaren 9ra bitarte (alarma-egoeraren azken luzapeneko eguna)”.

Martxoaren inguruan ezagutzen ari garen kopuruek erakusten dute eskaintza nahiz eskaera adierazleak jaitsi egin direla. Aipatzekoak dira hoteletako gau-kopuruen beherakada (%62,5 aurreko hilarekin alderatuta) eta autobideko ibilgailuen trafikoarena (%45,3). Halaber, turismoaren ekoizpenaren jaitsiera (%48,9) eta kontsumo elektrikoarena (%3,0) gehitu behar dira. Beraz, datu horiek industria eta zerbitzuetako jardueraren jaitsiera gogorra aurreratzen dute.

Eskariari dagokionean, autoen matrikulazioak (% 68,5 jaitsi dira) edo txikizkako merkataritzaren indizea (% 14,0 atzeratu da martxoan) bezalako adierazleek kontsumoan geldialdi handia egongo dela adierazten dute.

Enpleguari erreparatuta, datuek suntsipen-kopuruak erakusten dituzte, batik bat zerbitzuen eta eraikuntzaren sektoreetan, eta suntsipen hori bereziki handia da ostalaritza, merkataritza edo enpleguarekin loturiko zerbitzuak bezalako zenbait adarretan, martxoaren erdialdeaz geroztik jarduera ia geratuta izateagatik.

Nafarroa, enpleguaren galera txikieneko komunitateetako bat

Nahiz eta zifra horiek izan, Nafarroan, Euskadirekin eta Balear Uharteekin batera, enplegu gutxien suntsitu da martxoan; hots, %2,4 aurreko hilabetearekin alderatuta. Modu horretan, Saiz kontseilariaren arabera, datu horrek Nafarroako Gobernua bultzatzen du “Foru Komunitatean krisiaren ondorio sozialak arintzeko aukeraz pentsatzera, gure egitura produktiboak eta lan-merkatuaren indar handiak babestuta, Nafarroako Gobernua onartzen ari den laguntza-neurri guztiekin batera”.

Etorkizunari begira, Nafarroako Gobernuak aurreratu du “egungo ziurgabetasun-egoera dela-eta, ia ezinezkoa dela jarduera ekonomikoak datozen hiruhilekoetan izango duen bilakaerari buruzko aurreikuspenak egitea”. Hala eta guztiz ere, Saizen arabera, Nafarroan, 2020an, BPGd-a % 6'4 eta % 9 artean uzkurtuta lan egitea aurreikusten dute.

Dena den, kontuan hartu behar da Nafarroako egiturazko elementu batzuk Espainiako beste eskualde batzuekiko diferentziala marka dezaketela. Foru Komunitateko produkzio-sistemak, beste komunitateen aldean turismoarekiko eta ostalaritzarekiko mendekotasun gutxiago izanda, industria-sektoreak duen pisu handiak nahiz lan-merkatu indartsuak eta biztanleriaren aberastasun-maila handiagoak pandemia honen ondorio ekonomikoak eta sozialak arintzeaz gain, herrialdeko beste zona batzuetan baino azkarrago suspertzen lagun dezakete.