Descárgate la app
COVID-19aren deseskalatzerako trantsizio nafarrak gizarteko pertsona erreferentez osatutako batzorde baten aholkularitza izango du
2020ko apirilaren 30a
COVID-19aren deseskalatzerako trantsizio nafarrak gizarteko pertsona erreferentez osatutako batzorde baten aholkularitza izango du
María Chivite, Nafarroako Lehendakaria, Nafarroako Trantsiziorako Batzordea (Sars-Cov 2 pandemia) eratzeko bileran izan da gaur. Batzordea, prozesua mailaz maila igotzera bideratzeko tresna nagusietako bat, Nafarroako gizarteko hainbat arlotako (enpresa, unibertsitatea, toki-erakundeak, komunikazioa, gizarte-aktibismoa) erreferente diren hamabi pertsonek osatu dute.
Batzordean, Osasun kontseilari Santos Indurainek, Osasuneko zuzendari nagusi Carlos Artundok eta Lehendakariaren aholkularia den Felix Tabernak ere parte hartzen dute, eta, besteak beste, honako hauek osatzen dute: Natalia Herce, GKEko koordinatzaile ohia; Alfredo Arbeloa, AN Taldearen zuzendari nagusia; Daniel Innerarity, katedraduna, filosofoa eta politikaria; Esteban Morrás, Nafarroako Industria Fundaziokoa; Juan Carlos Castillo, NUKFko lehendakaria eta Azkoiengo alkatea; Begoña Pérez Eransus, NUPeko Unibertsitate Proiekzioko errektoreordea; Juan José Pons, Geografia eta Lurraldearen Antolamenduko irakaslea; Ramón Salaverría, Nafarroako Unibertsitatekoa; Humberto Bustince, NUPeko katedraduna; Rakel Mateo, Goizargi Elkarteko lehendakaria; Nicolás Martínez Velilla, NOGeko Geriatria Zerbitzuko burua; eta Elena Calvo, Burgiko alkatea.
Osasun Departamentuak fase honi aurre egiteko diseinatutako eskema osatzen du Batzordeak, eta horren buru Departamentuko talde teknikoak izango dira, batetik, gainerako departamentuekin eta toki-erakundeekin batera koordinatuta, eta, bestetik, Ministerioarekin eta beste autonomiekin konektatuta. Aldi berean, prozesu honetan proposaturiko filosofia kontuan hartuta, Nafarroako Gobernuak, Parlamentuaren parte-hartze politikoaz gain, beharrezkotzat jo du balio erantsia ematea, eta, modu horretan, ibilbide-orri hau Foru Komunitateko ehun sozialari ireki dio arlo ezberdinetan, Batzorde honetan jasota bezala, eta baita osasun publikoaren arloan estatuan eta nazioartean erreferentzia den laguntza adituari ere, hori laster gehituko baita.
Eskema honetan, Nafarroako Trantsiziorako Batzordea funtsezko eta oinarrizko elementua da fase bakoitzean aurkezturiko neurriak eta denborak aztertzeko nahiz erreferentzia-guneetatik ekarpenak helarazteko, Ministerioak planteaturiko marjinen barnean, Osasun Departamentuarentzat garrantzitsua baita geografia aldetik modu asimetrikoan jokatzea eta sakontasun eta intentsitate maila ezberdinetan sektoreei dagokienez; izan ere, Nafarroak aniztasun handia du zentzu guztietan, eta gizarte zibilaren, enpresa eta lan munduaren, mundu akademikoaren, kulturalaren, udalaren, komunikazioaren eta abarren parte-hartzeak trantsizio eraginkorra eta errealitatera egokitutakoa egiten lagun dezake. Batzordera batu diren erreferentziazko pertsonak gisa horretan joango dira, eta sentsibilitate eta esperientzia ezberdinetako ordezkariak bilatu dira, aldaketak eta hobekuntzak egiteko osaera irekiarekin.
Batzordeko kideak
Batzordeko kideei dagokienez, hauek dira bertako kideak: Natalia Herce, Nafarroako, Aragoiko eta Madrilgo Medicus Mundiko barne koordinazioko arduraduna; Alfredo Arbeloa, Politika Zientzietan lizentziatua eta AN Taldearen zuzendari nagusia; Daniel Innerarity, katedraduna, filosofoa eta politikaria. Baita ere IKERBASQUEko ikerlaria, Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Gobernantza Demokratikoaren Institutuko zuzendaria; eta Esteban Morrás, Das-Nanoren zuzendari komertziala, adimen artifizialean oinarritutako produktuak eta irtenbideak sortzen aritzen denarena. Acciona Energiaren zuzendari nagusia izan zen.
Halaber, organo hau honako hauek osatzen dute: Félix Taberna; Nafarroako Lehendakari Maria Chiviteren aholkularia, Politika Zientzietan lizentziatua eta Estrategia Prospektiboan aditua; Juan Carlos Castillo, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) lehendakaria eta Azkoiengo alkatea; eta Begoña Pérez Eransus, Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekzio, Kultura eta Dibulgazioko errektoreordea. Soziologian doktorea da, Gizarte Politikako irakasle titularra Unibertsitate horretako Soziologia eta Gizarte Laneko Departamentuan.
Horiez gain, Batzordean honako hauek aurkitzen dira: Rakel Mateo, psikopedagogoa eta Goizargiren zuzendaria, irabazi asmorik gabeko erakundea, laguntza terapeutikoan eta dolu-prozesuaren eta hura gainditzeko tratamenduen zabalkundean aritzen dena; Juan José Pons, Geografia eta Lurralde Antolamenduko irakaslea Nafarroako Unibertsitateko Historia, Artearen Historia eta Geografia Departamentuan; eta Ramón Salaverría, Kazetaritzan lizentziatua, Nafarroako Unibertsitateko Kazetaritza Proiektuen Departamentuan titularra.
Bestalde, organo honetan honako hauek ere parte hartzen dute: Humberto Bustince, Estatistika, Informatika eta Matematiketako katedraduna eta Smart Cities Institutuko (SCI) ikertzailea; Nicolás Martínez, Nafarroako Ospitale Guneko (NOG) Geriatria Zerbitzuko burua eta "European Geriatric Medicine Society" (EUGMS) Elkartearen ordezkari espainiarra; eta Elena Calvo, Burgiko alkatea. Duela gutxi 'Burgui Amable' proiektuaren ondorioak aurkeztu ditu, Nafarroako Zahartze Aktiboaren 2018-2022 Estrategian kokatuta.
Gobernuko Departamentu arteko Batzordearen hirugarren bilera COVID-19aren aurrean
Asteazken honetako (apirilak 29) arratsaldean, Foru Gobernuko Departamentu arteko Batzordea hirugarren aldiz bildu zen COVID-19 dela-eta. Batzordearen burua Nafarroako Lehendakaria, Maria Chivite, da, eta Gobernuko Departamentu ezberdinetako arduradunek osatzen dute. Bilera presentzialki egin zuten Baluarten.
Chivite Lehendakariak bilerari hasiera eman ondoren, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zuzendari kudeatzailea den Marian Nuinek pandemiak Nafarroan egun duen egoeraren berri eman zuen, eta Osasuneko zuzendari nagusi Carlos Artundok Foru Komunitatean trantsizio-fasean jarraitu beharreko urratsak azaldu zituen. Azkenik, Departamentu bakoitzak bere egoera eta garatzen ari diren estrategia azaldu zituen.