Descárgate la app
178 positibo izan dira Nafarroan, horietatik 85 PCR bidez, %1,8ko igoera
2020ko apirilaren 26a
178 positibo izan dira Nafarroan, horietatik 85 PCR bidez, %1,8ko igoera
Atzo bi pertsona hil ziren eta sendatutakoen kopurua 1.835era iritsi da, 98 atzokoan; gainera, bi gaixo gutxiago daude ZIUn
Atzo COVID-19ko 178 positibo baieztatu ziren Nafarroan (85 PCR bidez eta 93 test bidez), eta hortaz, igoera %3,4koa da atzo arte izandako kasu-kopuruarekin alderaturik. Epidemia hasi zenetik Nafarroan metatutako kasu-kopurua 5.452koa da. Positibo horietatik, 85 PCR bitartez baieztatu dira, hau da, %1,8 gehiago, eta PCRz baieztatutako kasu-kopurua 4.712ra iritsi da (gainerakoak, 740, antigorputzen test bidez). Atzo, gainera, bi heriotza izan ziren, eta hala, guztizko kopurua 431koa da. Sendatutakoena, berriz, 1.835ekoa da (98 atzokoan).
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).