Descárgate la app
Osasun Departamentuak odola emateko eta transplanteak egiteko jarduerarekin jarraituko du, osasun-larrialdiko egoera izan arren
2020ko apirilaren 22a
Osasun Departamentuak odola emateko eta transplanteak egiteko jarduerarekin jarraituko du, osasun-larrialdiko egoera izan arren
Odol-emate eta transplanteen jarduerak Nafarroan jarraitzen du, COVID-19 izan arren, eta, hain zuzen ere, hainbat transplante egin dituzte Nafarroako Ospitale Guneak (CHN) eta Nafarroako Unibertsitateo Klinikak, pandemia hasi zenetik, birusak jasaten duen asistentzia-presio handia gorabehera.
Denboraldi honetan, organoen eta ehunen donazio eraginkor bat erregistratu da Nafarroako Ospitale Gunean, eta gibeleko transplante bat eta giltzurrunetako 3 transplante egin dira Nafarroako Unibertsitate Klinikan.
Jose Roldanek, Nafarroako Transplanteen koordinatzaileak, jarduera asistentzialari eusten ahalegintzen ari direla ziurtatu du. “Baditugu beste gaixo batzuk, COVID-19a ez direnak; behar gaituzte, eta ahal den guztia egiten ari gara epidemiaren alboko kalteak ahalik eta txikienak izateko”, baieztatu du.
Ildo horretan, Roldanek gogoratu du “donazioak eta transplanteak Osasunaren Sistema Nazionalaren ezinbesteko zerbitzuak direla; egunero bizitzak salbatzen direnez, soilik azken baliabide bezala eten behar lirateke. Hala ere, arrisku-egoera eta une honetan osasun-sisteman jasaten ari garen gainkarga direla-eta, donazioak eta transplanteak egiteko jarduera epidemiak baimentzen duen neurrian babestu behar dira”.
Haren ustez, gainera, “garrantzitsua da donazio-irizpideak malgutzen joatea, pixkanaka-pixkanaka epidemiaren aurreko egoerara itzultzeko, soilik emaile egokietan oinarritu gabe”.
Gibeleko transplante konplexua
Denboraldi honetan zehar, gibeleko transplante bat egin zaio 0 larrialdiko gaixo gazte bati Nafarroako Unibertsitate Klinikan; hau da, haren larritasuna dela-eta, erabateko lehentasuna duena Estatuko lurralde osoan. Gaixoa Nafarroako Ospitale Guneko Digestiboen Zerbitzutik Nafarroako Unibertsitate Klinikara eraman zuten filiatu gabeko gibeleko gutxiegitasun akutu larriarengatik, gibeleko gutxiegitasuna monitorizatu eta itxaro-zerrendan sartzea aztertzeko helburuarekin.
Baina gaixoaren egoera gero eta konplexuagoa zen, eta Jose Ignacio Herrero doktorea, Klinikako espezialista, buru zuten osasun-taldeak ahal zuten guztia egiten aritu ziren gaixoa egonkor mantentzeko gibel bat iritsi arte.
Transplanteen Erakunde Nazionalak (ONT) organo-emaile baten gibela zutela jakinarazi zuen. Gaixoarentzat aukera ia bakarra bezala onartu zuten, eta Pablo Martí eta Gabriel Zozaya kirurgialariek transplantea egin zuten Nafarroako Unibertsitate Klinikoan. Operatibo guztia Micaela Sanchok koordinatu zuen, Klinikako Transplanteen koordinatzaileak, ONTerekin eta inplikaturiko taldeekin batera.
Nafarroako Transplanteen koordinatzaile Jose Roldanek transplantea egin duten profesionalen "ahalegin izugarria" nabarmendu du, COVID-19 pandemian murgilduta eta emaile aldetik eskas egoeran egon arren.