2020ko apirilaren 22a

Adinekoen egoitzetako 81 pertsonak COVID-19aren alta epidemiologikoa jaso dute Nafarroan

Laugarren egunez jarraian, positibo-kopuruak egonkorra izaten jarraitzen du, eta "sintomak dituzten kasuak baina berretsi gabekoak" desagertzen ari dira
videocam Rueda de prensa completa collections Irudi galeria

COVID-19aren pandemia hasi zenetik Nafarroako adinekoen eta desgaituen egoitzetan hartu diren neurriak “emaitza egonkorrak ematen hasi dira, eta, tentuz, adierazi behar da zentroetan kutsatzeak geratzen hasi direla”, Eskubide Sozialetako kontseilari Carmen Maeztuk gaur eguerdian prentsaurrekoan adierazi duenez.