Descárgate la app
Gaurtik aurrera COVID-19 krisiak eragindako gastuak finantzatzeko dohaintzak egin daitezke Osasunean, Eskubide Sozialetan, Berrikuntzan zein Kulturan
2020ko apirilaren 17a
Gaurtik aurrera COVID-19 krisiak eragindako gastuak finantzatzeko dohaintzak egin daitezke Osasunean, Eskubide Sozialetan, Berrikuntzan zein Kulturan
Ekarpenek pertsona fisiko bakoitzak emandako kopuruaren %25eko kenkaria izango dute eta pertsona juridikoen kasuan sozietate zergen gastu kenkaria
Nafarroako Gobernuak herritarrek, enpresek zein entitateek koronabirusaren krisiak eragindako ezohiko gastuak finantatzeko dohaintza ekonomikoak jasotzeko prozedura ezarri du. Ekarpenak Osasuna, Eskubide Sozialak, Unibertsitatea, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitala zein Kultura eta Kiroleko departamentuek jasoko dituzte. Ekarpenek emandako kopuruaren gaineko %25eko kenkari fiskala izango dute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).