Descárgate la app
Nafarroako Ubidearen obrak berraktibatu dira Azkoien parean
2020ko apirilaren 16a
Nafarroako Ubidearen obrak berraktibatu dira Azkoien parean
El Departamento de Cohesión Territorial ha reactivado las obras de ampliación de la zona regable de la primera fase del Canal de Navarra a su paso por el término municipal de Peralta / Azkoien. Esta actuación en el denominado Ramal del Arga, que tiene un plazo de ejecución previsto de 13 meses, permitirá abastecer a más de 1.200 nuevas hectáreas pertenecientes al municipio de Peralta y, con ello, se darán por concluidas definitivamente las actuaciones en dicho Ramal.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak Nafarroako Ubidearen lehen faseko zona ureztagarria handitzeko obrak berraktibatu ditu Azkoien udalerriaren inguruan. Jarduera hau Argaren Adarra izenekoan sartzen da, eta 13 hilabeteko epean egitea aurreikusten da. Modu horretan, Azkoien udalerriko 1.200 hektarea berri baino gehiago hornitu ahal izango dira, eta, horrela, Adar horretako lanak behin betiko amaitutzat emango dira.
Lurralde Kohesiorako kontseilari Bernardo Cirizak gaur prentsaurrekoan adierazi du aurretiko lanak hasi dituztela. Harekin batera izan dira Obra Publiko eta Azpiegituren zuzendaria, Pedro López, eta INTIAko Ureztatzeen Arloko zuzendariorde arduraduna, Joaquín Puig.
Cirizak nabarmendu du “Nafarroako Ubidearen obrak berraktibatzea lehentasunezkoa izan dela hasieratik Maria Chiviteren exekutiboarentzat; izan ere, erabateko garrantzia du Nafarroaren garapen ekonomiko, sozial eta lurralde-mailako garapenerako, eta ehunka nekazari horren zain zeuden”.
Gaurko egunez, zuinketaren egiaztapenaren akta sinatu dute INTIA enpresa publikoko ordezkariek eta Aguas de Navarra emakidadun enpresakoek. Horrez gain, azken hilabeteetan, beste izapide batzuk egin behar izan dira; esate baterako, hitzarmena sinatzea Arga eta Aragoiko Ureztatzaileen Komunitatearekin edota berrorekatzeko eta baliozkotzeko espediente bat izapidetzea, kontratua gauzatutako obraren errealitatera egokitzeko, besteak beste.
Pedro Lópezek, Obra Publiko eta Azpiegituretako zuzendari nagusiak, aurreratu duenez, “lehen egun eta aste hauetako lanak COVID-19aren epidemiak eragindako egungo egoeraren arabera antolatzea eta doitzea aurreikusten da”.
Argaren Adarrean aurreikusitako jarduerak
Argaren Adarreko obrekin hasteko, dauden ubide guztiak eraitsiko dira, eremua oztoporik gabe uzteko, zuinketa egiteko eta 57.000 metrotik gorako luzerako bide-sarea egiteko. Ondoren, kolektoreak eraikiko dituzte.
Datorren urte honetan, "adarra" izeneko hoditeria nagusia eta hartunea jada eginda daudenez, presiozko ureztatze-sarea eraikiko dute, eta hortik 1.000 hektarea hornituko dira. Horrez gain, oinez ureztatzeko sarea gauzatuko da ubideen bidez, eta hortik 236 hektarea urez hornituko dira.
Aipatzekoa da, behin presiozko ureztatzearen kontrol hidraulikorako elementu guztiak jarrita, telekontrolerako sistema bat ezarriko dela, sareko ur-hargune guztietan presioa, emaria eta kontsumoak denbora errealean ezagutu ahal izateko. Sistema hori diseinatu dute mantentze-lanez arduratzen diren langileek ez ezik, ureztatzaileek ere kontsulta egin ahal izateko moduan Nafarroako Uren web orrialdearen bitartez.
Nafarroako Ubidearen 1. fasea zabaltzea
Nafarroako Ubideko Eremu Ureztagarriaren 1. Fasearen zabaltzeak 5 sektore ditu (XXIItik XXVIra), eta 15.275 hektareako azalera aurreikusten da. XXII (Arga) eta XXVI (Ega) sektoreek, haien tamaina dela-eta, garraio-adar bana dute, eta izena emandako ibaiekiko paraleloan igarotzen dira; haietatik, berriz, azpisektore ezberdinak elikatzen dira.
Gaur egun, 6.367 hektarea gauzatuta eta ustiapenean daude. Zerbitzua honako udalerri hauetan ematen da: Mendigorría, Larraga, Berbintzana, Miranda Arga, Faltzes, Funes, Oteitza eta Lerín.
Nafarroako Ubidearen 1. fasea handitzeko 2019ko kontsumoa 28,35 Hm3-ra igo da, lur-zatian ureztatzeko instalazioa ezarrita duten 5.249 hektareatan, eta urteko batez besteko kontsumo unitarioa 5.400 m3/ha -koa izan da. Ildo horretan, azpimarratu behar da 2019ko kanpainan nagusiki artoa landu ahal izan dela (%49,4), eta, ondoren, baratzeko laboreak (%7,1), ekilorea (%5,7), tomatea (%5), mahastiak (%3,1), olibondoak (%2,7), andui amak (%1,2), alpapa (%0,9), zainzuriak (%0,8), mahasti-injertuak (%0,7), almendrondoak (%0,5) eta fruta-arbolak (%0,5), besteak beste.