Descárgate la app
Nafarroako Eskola Kontseiluak ikasturte honetako azken hiruhilekoko eta datorreneko lehenengoko curriculumak batzeko proposamenarekin bat egin du
2020ko apirilaren 16a
Nafarroako Eskola Kontseiluak ikasturte honetako azken hiruhilekoko eta datorreneko lehenengoko curriculumak batzeko proposamenarekin bat egin du
afarroako Eskola Kontseiluko Batzordeko Iraunkorrak aho batez onartu du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak egungo ikasturteko, 2019-2020, eta datorreneko, 2020-2021, curriculumak batzeko eskaerarekin, era horretara heziketa prozesuari jarraipena emanez. Hala erabaki du gaur goizean bideokonferentziaz izandako bileran, non kide guztiek parte hartu duten.
Gainera, batzordeko partehartzaileek, alarma egoera honetan ikasle eta irakasle, ikastetxetako zuzendaritza talde zein familiek urruneko irakaskuntzara egokitzeko egindako esfortzua nabarmedu dute. Hala, bai ikasleek ikastetxeekin harremanetan jarrai dezaten, zein ahal den neurrian irakasleak ezarritako lan eta gomendioei jarraitzeko egindako lana eskertu du.
Bestalde, Nafarroako Eskola Kontseiluak nabarmendu duenez, “hezkuntza gizarte osoaren ardura da” eta lerro horretan osasun krisi hau igaro ostean, “hezkuntza komunitate osoak beharrezkoa duen irakaskuntza ereduari buruz hausnartzea beharrezkoa izango da”, adierazi dute “hezkuntza irabazten atera dadin”.