2020ko apirilaren 16a

Kultura eta Kirol departamentuak bi sektoretako autonomoei zuzendutako laguntzak 2 milioi eurotara iritsi daitezkeela aurreikusi du

Bi arloetako ordezkariekin izandako bileretan datozen hilabeteotan ezarri beharreko neurriak ezarri eta egoera aztertzeko balio izan dute
Irudi galeria

Kultura eta Kiroleko Departamentuak onartutako azken Foru Lege Dekretuan ezarritako sektoreko langile autonomoei zuzendutako laguntzak 2 milioi eurotara iritsi daitezkeela aurreikusi du. Alarma egoera ezarri zenetik kultura eta kirol arloko azpiegiturak itxita daude eta ekintza guztiak bertan behera geratu dira. Horren aurrean, Esnaola kontseilaria bilerak izaten ari da bi arloetako ordezkariekin egoera zuzenean ezagutu eta ekimen eta proposamenak partekatzeko. Gainera, gaur goizean egindako Kultura Arloko Konferentzian, hainbat neurri helarazi dizkio Nafarroak ministeritzari krisiak eragindako kalteak zuzentzeko eta sektoreko profesionalak indartzeko.

Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza.