Descárgate la app
Marra jarraitu bikoitzarekin banatuko dira bi zirkulazio-noranzkoak N-121-A errepide osoan zehar
2020ko apirilaren 15a
Marra jarraitu bikoitzarekin banatuko dira bi zirkulazio-noranzkoak N-121-A errepide osoan zehar
El Departamento de Cohesión Territorial ha comenzado los trabajos de reposición de la señalización horizontal en el eje y en los laterales de la carretera N-121-A con objeto de mejorar la visibilidad en la vía y de dotarla de una mayor homogeneidad. Como principal novedad, se va a proceder al pintado de una doble línea continua que separará los dos sentidos de circulación a lo largo de los 63 kilómetros de esta carretera.
Lurralde Kohesioko Departamentua seinalizazio horizontala birjartzeko lanak egiten hasi da N-121-A errepideko ardatzean eta alboetan, bidearen ikusgarritasuna hobetzeko eta homogeneotasun handiagoa izateko helburuarekin. Berrikuntza nagusi gisa, marra jarraitu bikoitza margotuko da bi zirkulazio-noranzkoak banatzeko errepide horren 63 kilometroko tartean zehar.
Behin hobekuntza-jarduera amaituta, soilik aurreratzeak egin ahal izango dira 36,87 kilometrotan, higidura-noranzkoan errei bikoitza izateagatik (bidearen luzera osoaren %58,61).
Seinalizazio horizontala berriro pintatzeko lanak 21 bat egunetan egitea aurreikusten da, baldintza meteorologikoen arabera. Jarduera horren kostua 375.000 eurokoa izango da, gutxi gorabehera.
Bi erreiko bide-tartean aurreratzeko aukera ematen duen marka etena ezabatuko da
Marra jarraitu bikoitzak bi erreiko bost bide-zatiei ere eragingo die (horietan orain arte aurreratzeak baimenduta zeuden zirkulazioaren kontrako noranzkoa inbadituta). Modu horretan, aurreratzea debekatuko da ardatzean edo horri itsatsita marra eten bat zuten 3,36 kilometrotan, hots, bidearen %5,34ko luzeran. Zehazki, honako zati hauek izango dira: 9+220-9+720, 9+880-10+130, 16+330-16+600, 21+590-22+120 eta 22+370- 22+850 Iruña-Irun noranzkoan; eta 23+080-22+520, 22+270-21+710, 16+800-16+300, 11+630-11+270, 10+380-9+950 eta 9+850-9+470 Irun-Iruña noranzkoan.
Neurria martxoaren hasiera aldera adostu zuten Nafarroako Gobernuak eta Gobernuaren Ordezkaritzak, errepide horretako ezbehar-tasa murrizteko helburuarekin.
Jarduera horien bitartez, Foru Exekutiboak otsailean jada ezarritako beste batzuk indartuko dira; hala nola, N-121-A errepideko hiru erreiko bide-tarteetan aurreratzeak noranzko batera mugatzea. Gogoratu behar da neurri hau hartu dutela Foruzaingoaren Trafiko eta Bide Segurtasun Arloak N-121-A errepideko istripu-tasaren inguruan egindako txostenetan egiaztatu delako arrisku-egoerak sortzen zirela erdiko erreian eta kontrako noranzkoetan aurreratzean egokitzen ziren ibilgailuen artean.
Azkenik, Lurralde Kohesiorako Departamentuak gogoratu nahi du, neguko bidezaintza kanpaina amaitu eta gero, N-121-A errepideko zenbait zatitan, 25+990 eta 68+440 kilometro-puntuen artean, fresatzea eta zorua berritzea programatuta dagoela. Jarduera horri esker, marruskadura-koefizientea eta erregulartasuna hobetu ahal izango dira.