2020ko apirilaren 7a

COVID-19 izurritearen arintzea hasi da Nafarroan, baieztatuko kasu bakoitzeko kutsatze bakarra baino gutxiago izaten baita

Azken egunean 124 kasu zenbatu dira, 15 hildako eta 41 alta epidemiologiko
Intervención de la consejera Induráin en rueda de prensa del 7 de abril Irudi galeria

Navarra ha iniciado la remisión de la epidemia de COVID-19 al registrar menos de un contagio por cada nuevo caso diagnosticado. Desde el Departamento de Salud han remarcado que “nuestra comunidad tiene un número reproductivo básico (R0) del 0,89, es decir, que cada caso primario de COVID-19 contagia a 0,89 casos secundarios. A nivel estatal, el R0 es del 0,94. Se puede hablar de remisión de la epidemia cuando se registra una cifra por debajo de 1”.

Nafarroak COVID-19 izurritearen arintzea hasi du baieztatutako kasu bakoitzeko kutsatze bakarra baino gutxiago zenbatuz. Osasun Departamentutik azpimarratu dutenez, “gure komunitateak duen oinarrizko zenbaki erreproduktiboa 0,89 da, hots, lehen mailako COVID-19 kasu bakoitzak bigarren mailako 0,89 kasu kutsatzen ditu. Estatu mailan, zifra hori 0,94 da. Beraz, 1etik beherako zifra izaten denean epidemia arinduz ari dela ezan daiteke”.

Indurain kontseilariak ondorengoa nabarmendu du: “erantzunkidetasun soziala funtsezkoa izaten ari da epidemiari eusteko eta gutxiagotzeko. Gure komunitatean modu eredugarrian gauzatzen ari dira konfinamendua eta COVID-19a transmititzea geraraztearekin loturiko neurri guztiak. Guztion artean, egoera hau gainditzen ari gara”.

Induráinek eskerrak eman dizkie Nafarroako herritar guztiei Nafarroako Gobernuaren izenean, eta esan die “ahalegin kolektibo honek merezi duela, kutsadurak murrizten ari direlako eta bizitzak salbatzen ari direlako; ziurrenik inoiz ez zen oro har aldi berean horrelakorik egingo”.

Oinarrizko zenbaki erreproduktiboaren aldeko bilakaerari beste adierazle batzuk ere gehitu behar zaizkio; hala nola, epidemiaren hazkunde-tasa edo kasu-kopurua bikoizteko denbora.

124 kasu berri azken egunean

Azken egunean, Nafarroan, guztira 124 COVID-19 kasu berri zenbatu dira; hots, aurreko egunean baino %3,8 gehiago. Guztira baieztatutako kasuak 3.355 dira. Era berean, azken egunean 15 pertsona hil dira eta 41 alta epidemiologiko eman dira.

Nafarroan COVID-19a diagnostikatutako 3.355 kasutatik, guztira 2.732k aktibo jarraitzen dute. Kopuru horretan ez dira sartzen hildako pertsonak edota gaixotasuna gainditu dutenak.

2.732 kasu horietatik, guztira 2.064 kasutan etxeko segimendua egiten ari da; hau da, %75,5a gaixotasuna arin igarotzen ari da etxean. Horrez gain, beste 120 pertsona etxeko ospitaleratze modalitatean artatzen ari dira (%4,4). Eta, azkenik, 548 pertsona (%20) Foru Komunitateko ospitale-zentrotan daude, 458 plantan eta 90 ZIUn.

Epidemia hasi zenetik pilatutako datuak

Nafarroak COVID-19aren 3.355 kasu positibo, 202 heriotza eta 421 alta epidemiologiko erregistratu ditu. Hildako 202 pertsonari dagokienean, horietako 15 azken orduetan hil dira, eta adina 26 urtetik 99 urtera bitartekoa da, batez bestekoa 81 urtekoa.

Ospitaleratzeei dagokienez, 1.488 pertsonak ospitaleratze-motaren bat behar izan dute aste hauetan zehar, eta horietatik 124 ZIUn sartu behar izan dira.

Epidemiaren bilakaerari erreparatuta, nabarmendu behar da Lehen Arretatik 11.213 kasu posible inguru jakinarazi dituztela susmo klinikoarekin baina baieztapen birologikorik gabe. PCR probarekin aztertutako biztanlerian (arnas infekzio akutuko sintomak dituzten osasun profesionalak), positiboak izateko aukera %25 ingurukoa dela kontuan hartuta, esan daiteke bestelako birus zirkulatzaileak izan ditzaketela (birus sinzitiala, adenobirusa, rinobirusa, bestelako koronabirusak, e.a.), antzeko seinale klinikoak ematen dituztenak. Beraz, ondoriozta daiteke arnas infekzio akutuko sintomak dituzten gaixoen laurdenak edo izan dezakeela benetan COVID-19a.

Nafarroako Osasun Sistemako (publikoa eta pribatua) profesionalen kasu positiboak %3,6 dira; alegia, 536 profesional gutxi gorabehera 15.000 pertsonak osatutako taldetik.

Epidemia hasi zenetik, osasun-sistema publikoan guztira 8290 PCR egin dira, eta horien %38 inguruk positibo eman dute.

Azkenik, epidemiaren bilakaerari Osasun-arloko Oinarrizko Zonaka erreparatuta, Osasun Sistema Publikoari buruzko datuen banakapena ematen da, eta hor osasun-zentro pribatuetako datuak sartzea falta da.