Descárgate la app
Larrialdietako Koordinazio Batzordea eratu da Osasun eta Eskubide Sozialetako Departamentuen premiak artatzeko Babes Zibilaren eta UMEren bitartez
2020ko apirilaren 6a
Larrialdietako Koordinazio Batzordea eratu da Osasun eta Eskubide Sozialetako Departamentuen premiak artatzeko Babes Zibilaren eta UMEren bitartez
Esta mañana se ha celebrado la primera reunión del recién constituido Comité de coordinación de emergencias, en el que participan representantes de la Delegación del Gobierno, y de la Dirección General de Interior, del Servicio de Protección Civil y de los Departamentos de Salud y Derechos Sociales del Gobierno de Navarra.
Gaur goizean egin du lehen bilera Larrialdiak Koordinatzeko sortu berria den Batzordeak; bertan parte hartzen dute honako hauetako ordezkariek: Gobernuaren Ordezkaritza, Barneko Zuzendaritza Nagusia, Babes Zibilaren Zerbitzua eta Nafarroako Gobernuko Osasun eta Eskubide Sozialetako Departamentuak.
Batzordearen helburuak dira koordinazioa indartzea, premiak lehenestea eta ahalik eta azkarren eta modu eraginkorrenean artatu ahal izatea osasun-arloko azpiegitura berriak prestatzearekin loturiko beharrak, edo, hala behar izanez gero, babesteko materialak edo elikagai-sortak banatzea. Ildo horretan, Osasun eta Eskubide Sozialetako Departamentuek ezarritako eskaerak ezagutu behar dira, Estatuko baliabideak, Gobernuko Ordezkaritzaren bidez eta Larrialdietarako Unitate Militarraren (UME) bitartez, nahiz Nafarroako Gobernuko baliabideak, Barneko Zuzendaritza Nagusiaren zerbitzuen bitartez eta, bereziki, Babes Zibilaren bidez, aktibatzeko eta programatzeko.
Behin premiak ezagututa, premiazkoenak identifikatuko dira baliabideak modu eraginkorrean antolatu eta kudeatu ahal izateko; tartean daude DYA eta Gurutze Gorria bezalako boluntariotza-taldeak edo Su-hiltzaileen Zerbitzua. Beraz, jarduera programatuta geratzen da, eta era koordinatuan artatzen da.
Gaur egun, Babes Zibila Elikagaien Bankuko loteen banaketa koordinatzen ari da Foru Komunitateko herri ezberdinetan. Banaketa-lan horretan, Nafarroako Su-hiltzaileek ez ezik, herri ezberdinetako talde boluntario ezberdinek ere hartzen dute parte, lurraldeko puntu ezberdinetako 4.500 pertsona baino gehiagorengana iristeko aurreikuspenarekin. Onuradunen artean aurkitzen dira hornitzeko zailtasunak dituzten adineko pertsonak eta premia-egoeran dauden familiak.
.