Chivite Lehendakariak malgutasuna eskatu du Nafarroan funtsezkoak diren jarduera ekonomikoen gainean erabakitzeko

Gainera “gizarte babeserako eta ekonomia sustatzeko neurri gehiago “eskatu ditu jardueren gainean ezarritako muga berrien aurrean
2020ko martxoaren 30a
videocam La Presidenta valora las nuevas medidas sobre actividad económica collections Irudi galeria

María Chivite, Nafarroako Lehendakariak, “malgutasuna” eskatu du jarduera ekonomikoen gaineko Errege Dekretu berria ezartzerakoan, foru Gobernuari Komunitatean oinarrizkoak diren jarduerak erabakitzeko aukera izan dezan, “gure ehun ekonomikoa ez baita berdina”.

Lehendakariak, halaber, azpimarratu du premia nagusiko osasun-materialaren autohornikuntza egin ahal izateko izapideak bizkortu beharra daudela.

Horrela jakinarazi zion Mari Chivitek atzo Espainiako Gobernuko Lehendakari Pedro Sanchezi, arduradun autonomikoekin egindako bideokonferentzian, gaur goizean prentsaurrekoan azaldu duenez.

Nafarroako Lehendakariaren iritziz, “osasuna bermatuaz, nolabaiteko pultsu ekonomikoari eutsi behar zaio, ahal den neurrian; era horretan, errazagoa izango baita ondoren berreraikitzea”. Ildo horretan, martxoaren 29ko 10/2020 Legegintzako Errege Dekretuan jarduera ekonomikoa murrizteko ezarritako neurri berriek “babes sozialerako eta ekonomia suspertzeko beste neurri batzuk ere behar dituzte”, eta zehaztu behar da “zeintzuk diren ERTE baten baldintzak eta zeintzuk berreskura daitezkeen ordaindutako sariak”.

Sektore publikoari dagokionean, María Chivitek aurreratu du Nafarroako Gobernuak jarduera presentziala murriztuko duela, funtsezko zerbitzuak eta lehenengoen euskarri direnak emateko lanak egokitzeko.

Nolanahi ere, adierazi du Nafarroako Gobernuak asteazken honetako bileran hartuko dituela Errege Dekretua aplikatzearen inguruan beharrezkotzat jotzen dituen akordioak.

Bestalde, Lehendakariak babestu egin du Espainiak Europar Batasunari "elkartasuna eta erantzunkidetasuna" eskatzeko agertu duen "jarrera zorrotz eta konprometitua". “Egoera oso konplexu eta delikatu honetan, arriskuan dago baita ere Europar Batasunaren etorkizuna”, adierazi du María Chivitek, eta honako hau gehitu du: “berreraikitzeko eta gizarte-kohesiorako lan izugarria egin beharko dugu osasun-aldetik zatirik gogorrena igarotzen denean”.

Osasun-arloko autohornikuntza

Adierazi duenez, Lehendakariak atzo berriro eskaera egin zuen premia nagusiko osasun-arloko materialaren autohornikuntzarako mekanismoak azkartzeko, norbera babesteko ekipoei nahiz diagnostikoa egiteko testei dagokienean.

Azkenik, osasun-profesionalen lana goraipatu du. “Gaixoak esku onetan daude, osasun-sistema osoa dena ematen ari baita hunkitzen ari gaituen konpromiso eta profesionaltasunarekin erantzuteko. Are gehiago egoera oso zail hauetan, beti ematen duten erantzuna gainditzen eta ahalegin gehiago eskaintzen ari dira-eta. Eta hori asko eskertzekoa da”, ziurtatu du.

Halaber, eskerrak eman dizkie “zerbitzuak eta autohornikuntza artatzeko lanean jarraitzen duten sektore guztietako profesional guztiei. Bitarteko baliabideak hartzeko lanean ari diren establezimendu guztiei; enpresa, profesional, erakunde eta elkarte guztiei; eta laguntzeko eta haien esku dagoena egiteko bere burua eskainiz Gobernuarekin egunero harremanetan jartzen diren partikular guztiei”.