Nafarroak USE azterketako probak ekainaren 22tik uztaila amaiera bitartean egiteko asmoa iragarri du

Nafarroak USE azterketako probak ekainaren 22tik uztaila amaiera bitartean egiteko asmoa iragarri du

Hezkuntza Departamentuak berak LOMCEren banakako ebaluazioak eta zentsu-diagnostikoak bertan behera utzi ditu

2020/03/25
Rueda de prensa del consejero de Educación, Carlos Gimeno 

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak gaur, asteazkena, iragarri duenez 2019-2020 ikasturteko Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio probak ekaina amaieratik uztaila amaierara bitartean egiteko asmoa agertu du, beti ere osasun agintaritzak hala baimentzen badute.

Biztanleria etxeetan egotea bultzatu duen alarma-egoerak probak hasiera batean aurreikusitako egunetan egitea galarazi du. Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioak eta autonomia erkidegoek elkarrizketa-prozesu koordinatua jorratu dute, eta, gaur, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren akordio batera iritsi dira, Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa (USE) atzeratzeko. Konferentziaren buru Isabel Celaá ministroa izan da.

Akordioko epeen arabera, Nafarroan USE proba arrunta ekainaren 22tik aurrera egingo da eta ezohiko proba uztaileko bigarren hamabostaldian, betiere osasun-agintariek baimentzen badute. Unibertsitateko matrikula-egutegia, berriz, proba horien egutegira egokituko da.

Aldaketa proba-ereduan

Egungo egoera dela-eta ikasle bakar batek ere ikasturtea ez galtzea ziurtatzeko eta unibertsitaterako sarbidea denentzako berdintasun eta justizia baldintzetan burutu ahal izateko, Konferentzia Sektorialak proba-eredua aldatzea onartu du honako helburu hauekin:

a.) Ikasleak ez kaltetuak izatea gai batzuen edukiaren blokeren bat edo blokeak klasean ez lantzeagatik; beraz, puntuazio handiena lortzeko aukera izan behar du, gaiaren edukiaren bloke batzuei dagozkien galderak egin gabe.

b.) Proba-eredua egungo 2019-2020 ikasturterako Unibertsitateek ikasleen eta irakasleen esku jarritako ereduetatik ez urruntzea; hau da, bat-batean etorritako zalantzaren aurrean lasaitasuna sustatzen laguntzea.

c.) Proposaturiko ereduaren irakur-denbora orain arte proposatutakoaren bera izatea, proba egiteko denbora bera izatearren, ikasleak proposamenaren aldaketa dela-eta kaltetuak izan gabe.

d.) Proba otsailaren 17ko PCM/139/2020 Aginduan proposaturiko eredura egokitzea; horren bitartez, Unibertsitatean Sartzeko Batxilergoaren Ebaluazioaren ezaugarriak, diseinua eta edukia ez ezik, 2019-2020 ikasturtean lortutako kalifikazioak berrikusteko prozedurak egiteko eta ebazteko gehieneko epeak ere zehazten dira.

2. Batxilergoko 4.289 ikasle Nafarroan

Nafarroan, ikasturte honetan, 2.601 ikasle daude Batxilergoko bigarren mailan, hezkuntza-sare publikoan, eta 1.688 ikasle sare itunduan; horiei Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloetako ikasleak gehitu behar zaizkie.

Batxilergoko 2. mailako ikasleei dagokienez, Hezkuntza Departamentuak sare publikoan ikasle guztiek ekipo informatikorik ba ote duten aztertu du. Departamentuari erantzun dioten 27 ikastetxeen artean 20 ikasle dira ordenagailurik ez dutenak. Hezkuntza Departamentuak ordenagailua eta interneteko bederatzi konexio eman zaizkie. Beraz, ikastetxe publikoetako Batxilergoko 2. mailako ikasle guztiek, gaur egun, ekipo informatiko bat eta Interneterako konexioa dute.

Lanbide Heziketako Goi Mailako zikloetako ikasleei dagokienez, Nafarroak Lanbide Heziketako Batzordeak erabakitako neurriak hartuko ditu, batez ere, ikasturtea gainditzeko lantokiko praktikak malgutzeko eta eskola-egutegian ezarritako aldia luzatzeko. Neurri hori EVAU egiteko datekin koordinatu beharko da, nahi duten ikasle guztiek unibertsitatera sartzeko probara aurkezteko aukera izan dezaten.

Ebaluazioak bertan behera uztea

Era berean, Hezkuntza Departamentuak erabaki du, irakasle guztiek ikasleei eta haien familiei egoera zail hauetan hezkuntza-arreta onena eman diezaieten, beharrezkoak ez diren ebaluazio guztiak bertan behera uztea, era horretan, ikasturtearen amaiera eta hurrengoaren antolaketa bermatzearren.

Beraz, Ministerioarekin batera erabaki dute honako hauek bertan behera uztea: Lehen Hezkuntzako eta 2. DBHko diagnostiko-ebaluazioak, Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta 4. DBHko etapa-amaierako ebaluazioak nahiz Lehen Hezkuntzako 3. mailako banako ebaluazioa.