2020ko martxoaren 22a

Nafarroa koronabirusetik babesteko material berria jasotzen hasi da

Osasun Departamentuak eskertzen du material hori zentzuz erabiltzea, elkartasunezko ekimenak bideratzen ditu, eta arau bat onartu du maskaren stocka gordetzea eta erabiltzea bermatzeko
Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua koronabirusetik babesteko material berriak jasotzen hasi da, Osasun Ministerioarekiko harremanari esker. Material-erreserbak leheneste- eta arrazionalizazio-irizpideekin kudeatu dira azken egunotan, profesionalen, gaixoen eta herritarren konpromisoari eta ardurazko erabilerari esker. Aldez aurretik planifikatutako hornikuntza-kudeaketak egiten jarraitzen du Departamentuak.
 
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).