2020ko martxoaren 17a

Osasun Departamentuak etxeko arreta indartuko du koronabirusaren kasuak artatzeko koadro klinikoak hala uzten duenean

Kaltetutako lautik hiru gaixori etxean ari zaie jarraipena egiten
El director general de Salud, Carlos Artundo, ha desgranado los datos de la enfermedad en la rueda de prensa.  Irudi galeria

El Departamento de Salud está potenciando la atención domiciliaria para atender aquellos casos de coronavirus en los que el cuadro clínico lo permita. Actualmente, tres de cada cuatro pacientes afectados por esta enfermedad en Navarra se encuentran en seguimiento en su domicilio frente a solo uno que requiere ingresar en un centro hospitalario.

Osasun Departamentua etxeko arreta indartzen ari da koronabirusaren kasuak artatzeko koadro klinikoek hala uzten dutenean. Egun, Nafarroan gaixotasun horrek kaltetutako lautik hiru gaixori jarraipena etxean bertan egiten zaio; bakarra dago erietxe batean ingresaturik.

Gaixotasunaren eraginari dagokionean, astearte honetako eguerdiko datuen arabera, Nafarroan 350 kasu positibo daude, eta horietatik 25 osasun-arloko profesionalak dira. Horietatik 93 ospitalean daude: 73 plantan, 9 ZIUn eta 11 etxeko ospitaleratze-erregimenean. Beranduago, 15:30ean, jakin da COVID-19a duten pertsonen artean hirugarrena hil dela Nafarroan. Hain zuzen ere, 88 urteko emakume bat da, atzo Iruñeko San Migel Klinikan ospitaleratu zena.

Gainerakoak, guztira 257 gaixo, etxean daude gaixotasun arinarekin, Lehen Arretako profesionalen zaintzapean. Oro har, arnas infekzioaren koadro klinikoa dute: eztula, arnasestua edo sukarra. Gaixo horiek isolatuta egon behar dute Lehen Arretako erreferentziazko profesionalek horrela uste duten bitartean, haien egoera klinikoaren arabera. Edonola ere, etxetik atera gabe egon behar dute 14 egunez, sintomak hasi zirenetik kontatzen hasita. Segimendua eta alta profesional horiek gainbegiratuko dituzte, eta, batik bat, telefonoz artatuko dute.

Halaber, etxean daude beste 11 pertsona etxeko ospitaleratze-erregimenean. Zaintza aktiboa eta laguntza konplexuagoa behar duten gaixoak dira. Hori dela-eta, ospitale-zentro bateko talde espezializatuak artatzen ditu. Arreta hori, gainera, indartu egin nahi du Osasun Departamentuak gaixoei eskaintzen dizkien onurak direla medio.

Datu horiek ezagutzera eman ditu gaur Osasun Departamentuko zuzendari nagusia den Carlos Artundok, eta gogoratu du birusaren diagnostikorako PCR probak egiteko protokoloa aldatu dutela. Alegia, probak arnas infekzioaren sintomak (sukarra, eztula, arnasestua) dituzten pertsonei eta ospitalean edo zentro soziosanitariotan daudenei soilik egiten zaizkie edota oinarrizko zerbitzuetako profesionalei (osasun-langileak, poliziak, su-hiltzaileak, 112ko langileak, e.a.). Tartean Nafarroako Gobernuko kontseilariak aurkitzen dira, eta, adierazi duenaren arabera, haiei ez zaie proba egin Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko titularrak, Manu Ayerdik, positibo eman ondoren, inolako sintomatologiarik ez izateagatik.

Etxean segimendua egiten zaien gaixoentzako gomendioak

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak ondorengo gomendioak egin ditu gaixo guztientzat:

  • Gela batean egongo dira, ongi aireztatuta eta, ahal izanez gero, atea itxita.
  • Ahal bada, bainugela propioa erabiliko dute; hau da, ez dute bertan bizi direnekin partekatuko. Ezinezkoa bada, komuneko gainazala etxean erabiltzen duten ohiko desinfektatzailearekin (lixiba) garbituko dute.
  • Eskuak maiz garbitu behar dira ura eta xaboiarekin, bereziki eztula edo doministiku egin ondoren eta erabilitako mukizapiak maneiatu eta gero.
  • Logelatik behar-beharrezkoa denean bakarrik aterako dira, eta ateratzea beharrezkoa bada, beti maskarilla jantzita izango dute. Maskarillarik ez badute, bertan bizi direnetatik bi metroko distantzia mantendu beharko dute.
  • Etxean bizi diren gainerako pertsonak ahalik eta gutxien sartuko dira logelara, eta, sartzen direnean, maskarilla jantzita eduki beharko dute (ohiko maskarilla kirurgikoa nahikoa da).
  • Tresneria ez partekatzea gomendatzen da (baxera, izarak, mantak, e.a.).
  • Hondakinen poltsa etxeko gainerako hondakinekin batera utzi ahal izango da, betiere hermetikoki itxitako poltsa batean sartuta badaude.
  • Gaixotasunak okerrera egiten badu, Lehen Arretako erreferentziazko profesionalekin jarriko dira harremanetan ohiko ordutegian edo 112ra deitu beharko dute eta jakinarazi COVID-19a dela-eta isolamenduan edo berrogeialdian aurkitzen direla.

Etxeko ospitaleratzea bultzatzea Iruñeko eremuan

Era berean, eta etxeko segimendua indartzeari begira, Osasun Departamentuak etxeko ospitaleratzea bultzatuko du Iruñeko eremuan, koronabirusak eragindako gaixo jakin batzuk modu berean artatzeko.

Etxeko ospitalizazioa laguntza-eredu bat da, Nafarroako geografia osoan zehar hedatua dagoena, eta ospitale-zentro bateko zaintza medikoak eta erizaintzakoak gaixoei etxean bertan emateko aukera eskaintzen du. Ospitalizazio-taldea aldizka joaten da gaixoaren etxera, eta bertan beharrezko proba diagnostikoak egiten ditu. Halaber, prozedura terapeutikoak egiten dituzte, ospitale-zentroko arreta eta segurtasun arloko berme berarekin.

Gaur egun, koronabirusa duten hamaika gaixo laguntza-eredu honen bitartez artatzen ari dira.

Nafarroan, egun, Etxeko Ospitalizazioko 140 ohe daude, eta osasun-eremu bakoitzean erreferentziazko ospitaleka honela banatzen dira: Nafarroako Ospitale Gunea (NOG) Iruñean, 96 ohe; Tuterako Sofia Erregina Ospitalea, guztira 30 ohe; eta Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalea, 14 ohe.

Osatze funtzional azkarragoa eta infekzioak izateko arrisku gutxiago

Etxeko Ospitalizazioa ospitale-zentro bateko zaintza medikoak eta erizaintzakoak gaixoei etxean eskaintzeko gai den laguntza-eredua da; zaintza horiek eskaintzen zaizkie ospitaleko azpiegitura jada behar ez duten unean, baina oraindik ere zaintza mediko aktiboa eta asistentzia konplexua behar dutenean.

Abantaila ugari ditu ospitaleratze konbentzionalarekin alderatuta, susperraldia ingurune ezagunean eta erosoagoan (etxea) egiten baita, senitartekoen laguntzarekin, horiek ere ospitalerako joan-etorririk egin beharrik gabe eta ospitalean zaintzen gauak igaro beharrik gabe, ospitalean hartu ohi diren infekzioak saihesten ditu, gaixoak gutxiago desorientatzen dira, eta osatze funtzionala azkarrago gertatzen da. Gainera, ospitaleratzeko modu horrek osasun-baliabideak hobeto erabiltzeko aukera emateaz gain, Lehen Arretako eta Arreta Espezializatuko talde profesionalen arteko koordinazioa hobetzen du.

Azken urteetan sendotutako laguntza-eredua

Etxeko ospitalizazioa 2006an jarri zen abian Tuteran, 2008an Iruñeko Osasun Eremura hedatu zen, eta, 2009an, berriz, Lizarrara. Orduz geroztik, zerbitzua gehitzeko hainbat lan egin dira.

Etxeko ospitalizazioaren pisua, benetan, laukoiztu egin da Nafarroan azken urteetan. 2014. urtean, Foru Komunitateko ospitale-zentro publikoetako ospitaleratze guztien %2ra iristen zen, eta, egun, %8koa da.

2019. urtean, guztira 4.740 pertsona egon dira ospitaleratzeko modalitate horretan, ospitalean egon ordez. Batez besteko egonaldia 8,4 egunekoa izan zen. 4.740 gaixo horietatik, guztira 3.255 Nafarroako Ospitale Gunearen mende zeuden, 966 Tuterako Sofia Erregina Ospitalearen mende, eta, azkenik, 519 Lizarrako Garcia Orcoyen Ospitalearen mende.