Eskubide Sozialetako Departamentuak neurri bereziak zehaztu ditu pertsona zaurgarrienen ongizatea eta zaintza bermatzeko

Estatuko Gobernuak atzo onartutako Errege Dekretua aplikatuz, berretsi egin da eguneko zentroak, jubilatu-klubak, desgaitasuna dutenen zentro okupazionalak eta beste gizarte-zerbitzu batzuk itxi beharra
2020ko martxoaren 15a

Eskubide Sozialetako Departamentuak neurri-sorta berezia abiarazi du koronabirusa prebenitzeko eta eusteko bere eskumeneko zentro guztietan eta Gizarte Zerbitzuen bidez ematen diren zerbitzu guztietan. Bakarrik bizi diren pertsona zaurgarriak, adinekoak eta desgaitasuna direnen pertsonak babesteko helburuz ezarritako neurri horiek 15 eguneko iraupena izanen dute, momentuz.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).