2020ko martxoaren 11a

Artaxoako herri-lursail baten desafektazioa baimendu du Gobernuak, haizea neurtzeko dorre bat kokatzeko

“MTorres, Desarrollos Energéticos, SL” enpresari utziko zaio, hark erabil dezan

Gaur eginiko bilkuran adostutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak baimena emanen dio Artaxoako Udalari “El Chaparral” izeneko inguruan 4.707 m2-ko herri-lursail baten desafektazioa gauzatu eta “MTorres, Desarrollos Energéticos, SL” enpresari uzteko, hark erabil dezan. Sail horretan haizea neurtzeko dorre bat kokatzea da xedea.

Dorreak 100 metro altuera izanen du, eta haizearen erabileraren aldetik guneak zer nolako aukerak ematen dituen aztertzea da haren helburua. Dorrea jarriko den tokia gertu dago “La Lobera” parke eolikoan paratuko dituzten haize-sorgailuen abatz-altueratik, Artaxoan halaber.

Uzte-epea bortz urtekoa izanen da gehienez ere, eta enpresak 1.600 euroko kanona ordaindu beharko dio Udalari urtero.