2020ko martxoaren 9a

Hezkuntzak laguntza ekonomikoak argitaratu ditu desgaitasunen bat duten ikasleek oporraldiko ekintzetan parte hartzeko

Deialdiak 50.000 euroko aurrekontua du eta familiek apirilaren 7a bitartean aurkeztu ditzakete eskaerak

Hezkuntza Departamentuak gaur argitaratu du NAOn eskola oporraldi garaian, Aste Santuan zein 2020ko udan, elbarritasunen bat duten ikasleek ekintzetan parte hartzeko gastuak ordaintzeko diru-laguntzen deialdia. Familiek eskaerak datorren apirilaren 7a baino lehen aurkeztu ditzakete www.navarra.es webguneko tramite atalaren bitartez. 

Departamentuak guztira 50.000 euro bideratuko ditu desgaitasunari lotutako hezkuntza premia bereziak dauzkaten pertsonen garapen osoa errazten duten jardueretan parte hartu dezaten, eta hala pertsona horien autonomia, bizi kalitatea eta gizarte inklusioa hobetzeko. Laguntzak eskatu ahal izango dituzte eskolaratuta dauden zein 3 eta 21 urte bitarteko desgaitasunari lotutako seme-alabak dituzten familiek. 

Eskerak www.navarra.es webgunearen bitartez aurkeztuko dituzte hezkuntza jardueraren ordainketak egin dituztenek: ikaslearen guraso, tutore zein legezko ordezkariek. Bete beharreko ezaugarriak nahiz aurkeztu beharreko dokumentazioa deialdi honen oinarrietan kontsulta daiteke. 

Hezkuntzak erakunde publikoek, pribatuek zein irabazi asmorik gabeko entitateek antolatutako ekintzak lagunduko ditu. Ez dira diruz lagunduko banakako tratamendu hauek: logopedia, psikoterapia, psikomotrizitatea, fisioterapia, optometria edo eskolaz kanpoko beste hainbat tratamendu.