Descárgate la app
Osasun Publikoak Coronavirusen jarraipena egiteko protokoloa aktibatu du Iruñerriko ikastetxe bateko ikasle eta irakasleen artean, positibo baten ondoren
2020ko martxoaren 6a
Osasun Publikoak coronavirusen jarraipena egiteko protokoloa aktibatu du Iruñerriko ikastetxe bateko ikasle eta irakasleen artean, positibo baten ondoren
Osasun Publikoak, Hezkuntza Departamentuarekin eta ikastetxearekin koordinatuta, non lan egiten duen atzo koronabirus-proba batean positibo eman zuen 27 urteko langileak, kasuaren azterketa epidemiologikoaren ondoriozko prebentzio-ekintzak abiarazi ditu, kutsatzeak saihesteko. Hartutako neurriek, zeinak Iruñerriko ikastetxe honetako eskola-komunitateari jakinarazi baitzaizkio, kasu positiboarekin harreman estua izan zuen hezkuntza-komunitatearen zaintza aktiboa eta jarraipena dakarte.
Prozedura etengabe eguneratu eta ebaluatu behar bada ere, ikasleek, irakasleek eta beste langile batzuek ohiko jarduerari eutsi diote ikastetxean, eta zaintza aktiboa egin behar da NOPLOIrekin harremanetan. Gomendioak ere ematen ditu, hala nola pilaketak saihestea, behar ez diren joan-etorriak, etab., eta adi egotea, kasuaren susmoa eragin dezaketen sintomak sortzen badira. Orduan, 112 telefonoaren bidez izapidetu, eta egoera horietarako aurreikusitako osasun-prozedura aktibatuko litzateke. Ez dago berririk NOG-n ospitaleratutako hiru gaixoen egoerari dagokionez. Orain arte 105 kasu izan dira Nafarroan, eta 101 negatibo eman dute.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza)