2020ko martxoaren 6a

Gómez sailburuak nekazaritza-sektorearekin Nafarroak 2021-2027 NPBaren inguruan duen jarrera adostu du

Nafarroako Gobernuak, UAGNk, EHNEk eta UCANek Nafarroak aplikazio ereduaren inguruan eskatzen dituen printzipioak biltzen dituen dokumentua sinatu dute
Gómez sailburuak nekazaritza-sektorearekin Nafarroak 2021-2027 NPBaren inguruan duen jarrera adostu du Irudi galeria

Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak nekazaritza sektorearekin Nafarroak 2021-2027 epealdiko Nekazaritza Politika Bateratuaren aurrean Nafarroak defendatuko duen jarrera adostu du. Itun horretan, Europako funtsen aurrekontu-murrizketa islatzen da, eta aplikazio-eredua zehazteko beharra azpimarratzen da.

 

 

Itziar Gómez Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak nekazaritza sektorearekin Nafarroak 2021-2027 epealdiko Nekazaritza Politika Bateratuaren aurrean Nafarroak defendatuko duen jarrera adostu du. Itun horretan, Europako funtsen aurrekontu-murrizketa islatzen da, eta aplikazio-eredua zehazteko beharra azpimarratzen da.

Neurri hori eta beste batzuek jaso dira gaur goizean kontseilariak nekazaritzako erakundeetako lehendakari hauekin sinaturiko akordioan: UAGN (Nafarroako Nekazarien eta Abeltzainen Batasuna), Félix Bariáin; EHNE-Nafarroa (Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna), Imanol Ibero; eta UCAN (Nafarroako Nekazaritzako Kooperatiben Batasuna), José Mª Martínez.

Akordioa sinatu ondoren, kontseilariak honela adierazi du: “aurrera egin ahal izateko ezinbestekoa da akordio politiko bat izatea, Ministerioak nagusia dena defini dezan; hau da, NPB aplikatzeko eredua. Eredu horrek eskubide historikoak ezabatu behar ditu, nekazaritza profesionalari lehentasuna eman, familiaren nekazaritza-ustiapena defendatu edota ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren aldetik iraunkorrak diren nekazaritzako produkzioak sustatu, gizartearen eskaerekin bat etorriz eta merkatua erregulatzeko mekanismoak indartuta”.

Zehazki, testuan, Europako Kontseiluko lehendakariak 2021-2027 denboraldirako nekazaritzako funtsak %14 murrizteko egindako proposamena baztertzen da. Datorren denboraldirako nekazaritzako aurrekontuaren gainean murrizketaren bat egiten bada, ekonomia, gizarte eta ingurumenaren aldetik egindako erronka handiak lortzea zailagoa izango da. Aurrekontuak lortu nahi diren helburuen araberakoa izan behar du.

Familia-ustiapenaren eredua defendatzeari dagokionean, akordioan esaten da ordainketa birbanatuak aukera eman behar duela ustiapen-eredu jakin bat positiboki diskriminatzeko. Nafarroari dagokionean, batik bat profesionalek eta jarduera erreal batek osatutako nekazaritzako familia-ustiapen eredua defendatzen da.

Elikadura-katean neurriak areagotzeari dagokionez, akordioaren arabera ezinbestekoa da ekoizleen erakundeak eta integrazio kooperatiboa indartzea eta bultzatzea eta elikadura-katearen mailan esku hartzea. Ekoizleak duen desoreka-egoera hausteaz gain, balio-kate osoan zehar harreman berdinagoak izateko aukerak ematen dituzten kontrol-neurriak sartu behar dira erregelamenduetan.

Bestelako neurriak

Hona hemen akordioan jasotako beste neurri batzuk:

-“2014-2020 NPB aplikatzeko egungo eredua ulertezina izan da sektorearentzat, kudeatzeko ere oso konplexua, eta, aurrekoen antzera, ez du ezarritako helburuak lortzen lagunduko; hau da, errentak bermatzea, Europako elikadura-segurtasuna bermatzea, lehiakortasuna hobetzea, elikadura-katean balioa berdin banatzea, aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzea, landa-guneak dinamizatzea, sinplifikatzea, e.a.

- Oso ulertezina eta justifika ezina da zuzeneko ordainketen kalkulu-eredua ezartzea (lehen zutabeko aurrekontuaren %85a hartzen dute), 2000-2002 denboraldian norbanakoarentzat ezarritako eskubideen historikoan oinarrituta. Ustiapenek jasotzen duten laguntza-maila ustiapen horrek aipatu erreferentziazko denboraldian zuen orientazioak eta tamainak erabakitzen du. Tamainaz handitu eta birbideratu diren ustiapenek merkatura irten behar izan dute eskubideak erostera, eta espekulazioa bultzatu da.

- Eta ordainketak “nola” esleitzen diren garrantzitsua bada, are garrantzitsuagoa da ordainketa horien onuraduna “nor” den. Nekazari aktiboaren irudiak izan duen porrota ikusita, ezinbestekoa da NPB ordainketak nork jaso behar dituenaren inguruan eztabaida eragitea. Eta garbi dugu nekazari profesionalak lehentasuna izan behar duela.

- Capping-ak (gehieneko mugak ezartzea) ustiapen bakoitzeko laguntzaren gehieneko mugak ezarri behar dituen tresna izan behar du.

- Ordainketa birbanatuak zuzkidura propioa izan behar du, capping-etik datozen funtsetatik jasotzeaz gain. Nafarroan NPB titularrentzat izan behar luke, NELUen (Nekazaritzako Lan Unitateak) gehieneko eta gutxieneko kopurua justifikatuta.

- Ekonomikoki, sozialki eta ingurumenaren aldetik iraunkorrak diren nekazaritzako produkzioak sustatzera bideratutako NPBaren aldeko apustua egiten dugu (produkzio horiek bat etorri behar dute gizartearen eskaerekin), eta merkatua erregulatzeko mekanismoak indartu nahi ditugu.

- Jakina, soilik merkatura bideratutako NPBak ez ditu osorik aitortzen eredu honek ematen dizkigun balioak. Eta, gure ustez, beharrezkoa da lerro gorriak ezartzea. Ezin zaie utzi hirugarren herrialdeetako produktuen inportazioei Europan produkzio-ehuna suntsitzen, besteak beste, sektoreari elikaduraren segurtasun eta osasungarritasun arloko bermeak eskatzen ari gatzaizkiolako Europar Batasunean, eta, elkarrekikotasunean oinarrituta, hirugarren herrialdeetatik datozen produktuei ere eskatu behar litzaizkieke horiek. Eta, ildo horretan, zergatik ez azpimarratu elikadura-subiranotasuna. Lehentasun komunitarioaren kontzeptuari edukia eman nahi diogu, mugan babes-sistemak aktibatu produktu baten inportazioekin sektore jakin bat estutasunean jartzen dela detektatzerakoan.

- Halaber, Landa Garapenaren esparruan gure eskumenak izatearen aldeko apustua egiten dugu. Bigarren zutabeak aukera ematen digu gure lurraldera eta gure produkzio-sektorearen errealitatera egokitutako geure politikak diseinatzeko, lehen zutabea sektore eta lurralde jakin batzuetan aplikatzeak dakartzan efektu negatiboetako batzuk indargabetzeko aukeraz gain. Gainera, aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan eta arintze eta egokitze lanetan aurrera egiten lagunduko digu. Bestalde, Landa Garapeneko Planari (LGP) esker, toki-garapeneko estrategia parte-hartzaileak gara ditzakegu, eta horiek berrikustea ere garrantzitsua da. XXI. mendeko landa-inguruneak asmo handiko helburuak izan behar ditu, eta irekita egon behar du gure herriak izatea nahi dugun hura sortzeko eta garatzeko”.