Descárgate la app
Tuterako Osasun Eremuak hitzarmena sinatu du hamar udalekin, Erriberako 20.000 biztanleren artean 'Urratsak Batuz’ programa sustatzeko
2020ko otsailaren 28a
Tuterako Osasun Eremuak hitzarmena sinatu du hamar udalekin, Erriberako 20.000 biztanleren artean 'Urratsak Batuz’ programa sustatzeko
Kanpainaren helburua da sedentarismoaren aurka egitea Ablitas, Arguedas, Barillas, Cabanillas, Cascante, Castejón, Murchante, Ribaforada, Tulebras eta Valtierrako biztanleen artean
Tuterako Osasun Arloko
arduradunak eta “Erriberan Urratsak Batuz” programari atxikitako
hamar udalerri berrietako alkateak, gaurko aurkezpenean.
Deskargatu irudia
Irudi galeria
Tuterako Osasun Arloak (AST) lankidetza-hitzarmen bana sinatu du gaur goizean Nafarroako Erriberako hamar udalekin, ‘Erriberan Urratsak Batuz’ programa garatzeko. Ekimen horren helburu nagusia da Nafarroako hegoaldeko biztanleria sedentarioan ariketa fisikoa sustatzea. Ablitas, Arguedas, Barillas, Cabanillas, Cascante, Castejón, Murchante, Ribaforada, Tulebras eta Valtierra dira hitzarmena sinatu duten udalak. Proiektua ezartzeko Tuterako Udaleko Kirol Zerbitzuaren laguntza izango dute, programa hori ezartzen aitzindaria izan baitzen.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).