2020ko otsailaren 26a

Gobernuak auten SODENAri 20 milioi euro arteko abalak eskaintzeko baimena eman dio

Gainera enpresa publiko horri 10 milioi euro arteko maileguak emateko aukera izanen du

Foru Gobernuak, gaurko bilkuran, akordio bidez onartu du SODENA sozietate publikoari (Nafarroako Garapenerako Sozietatea SME) 20 milioi euro arteko abalak eskaintzeko baimena ematea.

Gainera, beste akordio baten, Exekutiboak 10 milioiko maileguak emateko aukera ere eman dio.

2019an egindako abal eta maileguak

2019ko datuen arabera, Elkargi eta Sonagar enpresek 225 abal-eragiketa egin zituzten elkarren bermerako bi sozietateek SODENArekin sinatutako hitzarmenaren esparruan. SODENAKO hasierako arriskua 8.793.104 eurokoa zen, eta 8.250.666 eurokoa 2019ko abenduaren 31n.

Gainera, SODENAK zuzeneko lau abalen eragiketa egin zituen, guztira 1.597.521 eurokoak.

Maileguei dagokienez, SODENAk 15.295.702 euroko balioa eman zien, eta, horietatik, 339.562 euro start up-etarako erabili ziren, eta gainerakoa (14.956.140 euro) lurraldean finkatutako enpresetarako.