Descárgate la app
Tracasa sozietate publikoak zazpi milioi euro inguru sartu zituen guztira 2019an
2020ko otsailaren 25a
Tracasa sozietate publikoak zazpi milioi euro inguru sartu zituen guztira 2019an
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilari eta Tracasako presidente Manu Ayerdik Sarrigurenen dauden Tracasa eta Tracasa Instrumental sozietate publikoak bisitatu ditu gaur, bi enpresen martxari buruzko informazioa partekatzeko eta enpresa horiek Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) merkatu berritzaileak planteatzen dituen erronka berrien aurrean duten posizionamenduari buruz eztabaidatzeko. Aipatzekoa da Tracasak guztira zazpi milioi euro inguru sartu zituela 2019an.
Bisitan izan dira Izaskun Goñi Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Yolanda Blanco, Industria, Energia eta Proiektu Estrategikoetako zuzendari nagusia eta Mar Gonzalez Tracasa sozietateko kontseilari delegatua.
Kontseilariak bilera bat egin du Tracasa Instrumentaleko arduradunekin. Bertan Nafarroako Gobernuko hainbat departamenturi eskaintzen dizkien zerbitzu nabarmenetako batzuk erakutsi dizkiote, administrazioa modernizatzeko eta lurraldea kudeatzeko irtenbide gisa.
Tracasa: 37 urteko esperientzia
Tracasa enpresa publikoaren aktibo nagusia kualifikazio handiko eta etengabe eraldatzen ari den 91 espezialistako diziplina anitzeko talde baten esperientzia da, teknologia berriekin eta garai berriekin bat datorrena.
Era berean, 37 urte baino gehiago eman ditu lurralde-kudeaketaren eta administrazioaren modernizazioaren arloan proiektu estrategikoak ezartzen, eta Tracasa sozietatea erreferente bihurtu da estatuko eta nazioarteko merkatuetan.
Horren guztiaren erakusgarri da azken hilabete honetan Ingurumenaren Europako Agentziarentzat 6.400.000 euroko proiektuak eta Ikerketa Zentro Erkidearentzat egindako beste proiektu bat esleitu izana, 4.000.000 euroan.