2020ko otsailaren 25a

Lodosako industriagune berria, lehen fasean 130.000 metro karratu izango dituena, Ebroko eremua berpizteko erreferente moduan sortu da

Aierdi lehendakariordeak eta Pablo Azcona alkateak Lizarraldeko azpiegitura hori berritzeko plan tekniko eta urbanistikoa aurkeztu diete tokiko enpresariei
Ezker eskuin: Jesus Egea, Nasuvinsako teknikaria; José Mari Aierdi 
lehendakariordea; Alberto Bayona, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea eta 
Pablo Azcona Lodosako alkatea.
Ezker eskuin: Jesus Egea, Nasuvinsako teknikaria; José Mari Aierdi lehendakariordea; Alberto Bayona, Nasuvinsako zuzendari kudeatzailea eta Pablo Azcona Lodosako alkatea.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Nasuvinsa sozietate publikoaren bitartez, Lodosako industriagunea sortzeko azken bultzada eman du, lehen faseko urbanizazio lanei hasiera emanez eta hala 2008tik geratuta zegoen aurreko Udalezgaindiko Plan Sektoriala bideragarri eginez.