Descárgate la app
Tuterako Reina Sofia Ospitaleak Hemodialisi Unitatea datorren asteartean normaltasunera itzultzea aurreikusi du
2020ko otsailaren 21a
Tuterako Reina Sofia Ospitaleak Hemodialisi Unitatea datorren asteartean normaltasunera itzultzea aurreikusi du
Gaurko egunez, Unitateko ur-zirkuitua desinfektatzeko lanak amaitzea espero da. Ospitaleratzea behar izan zuten bi pazienteen bilakaera positiboa izan da
Tuterako Reina Sofía Ospitaleak Hemodialisi Unitateko ur-zirkuitua desinfektatzeko lanak gaur bertan amaitzea aurreikusi du. Zentroko mantentze-lanen atalak egiten dituen garbiketa- eta desinfekzio-lan horiek atzo egin ziren, eta gaur amaituta egotea espero da. Halaber, asteburuan ospitaleak dagozkion gidetan ezarritako prebentzio-neurri osagarriak aplikatzen jarraituko du, eta Unitatea datorren asteartean, otsailaren 25ean, normaltasunera itzultzea espero da.
(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).