Descárgate la app
Onartu egin da Argaren Ororbiako Ibai Parkearen UGPSaren aldaketa, herrigunea zeharkatzea saihestuko duena
2020ko otsailaren 19a
Onartu egin da Argaren Ororbiako Ibai Parkearen UGPSaren aldaketa, herrigunea zeharkatzea saihestuko duena
Gaur eginiko bilkuran, Nafarroako Gobernuak Argaren Ororbiako Ibai Parkearen Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala aldatzea adostu du. Horri esker herrigunea zeharkatzea saihestuko da.
Zehazki, eta informazio publikoko prozesua bukatu ondoren, testuak dio Ororbiako herrigunea zeharkatzen duen pasealeku-zatiaren ordez Arga ibaiaren bertze bazterretik doan ibilbide bat eginen dela.
bideak 65 metroko pasabide batetik zeharkatuko du ibaia Urtxikiaren urak hartzen dituen tokia baino lehenago, Etxamurko Errotan dagoen bidearekin bat eginen du, eta berriz ere Arga zeharkatuko du jada existitzen den NA-7010ko zubiko espaloietako batetik. Zubi horretan hainbat jarduketa egitea proposatu da, esate baterako argiteriaren kokapena berrikustea, eta babes-hesia eta seinaleak jartzea.
NA-7010eko zubia zeharkatu eta gero ibai-pasealekuaren ibilbidea berriz elkartuko bat zubipeko pasabidearekin, jada existitzen den arrapalatik; hori egiteko, zubiko espaloia toki horrexetaraino luzatu beharko da.