Descárgate la app
Kirola enpresan, Garapen Ekonomikorako Ostiraletako hurrengo gaia
2020ko otsailaren 19a
Kirola enpresan, Garapen Ekonomikorako Ostiraletako hurrengo gaia
“2020 Enpresen Erronka: kirola enpresetan, etorkizuneko enpresentzako konbinazio ezinhobea” izango da Garapen Ekonmikoko Ostiraletako gai berria. Jardunaldia ostiral honetan, hilak 21, izango da Kondestable Jauregian 12:00etan eta jada bertan parte hartzeko izena eman daiteke.
Kirolak erakundeen ongizatea sustatzearekin batera, enpresak osasungarriagoak izatea ahalbidetzen du. Ekintza fisikoak sustatzen dituen baloreekin batera (osasuna, errespetua, kidetza, berdintasuna, etab.) enpresa eredu berri bat ere garatzen dute, pertsonak erdigunean dituena. Arlo guzti horiek landuko dira ostiral honetako jardunaldian non aurten ospatuko den Enpresen Erronken XIV edizioaren berri ere emanen den.
Jardunaldiari Izaskun Goñik, Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiektzioaren eta Lanaren Zuzendari Nagusiak, emanen dio hasiera. Jarrian Progesporteko Luis Gutiérrezek Enpresen Erronken XIV edizioa aurkeztuko du. Jarraian, Gabriel Asenjo, atleta, unibertsitateko irakasle eta kazetariak “Kirola enpresa tresna moduan”, hitzaldia eskainiko du; eta azkenik, Javier Zubicoa, Foru Gobernuko Lan Zerbitzuko zuzendariak itxiko du jardunaldia.