Descárgate la app
Gobernuak 75.000 m2 gehiago emanen ditu Iruñeko Eskualdean industria-lurzorua handitu eta enpresen eskariari erantzuteko
2020ko otsailaren 19a
Gobernuak 75.000 m2 gehiago emanen ditu Iruñeko Eskualdean industria-lurzorua handitu eta enpresen eskariari erantzuteko
El Gobierno de Navarra ampliará en 75.200 m2 nuevos el suelo industrial en la Comarca de Pamplona para dar respuesta a la demanda empresarial. Para ello, ha aprobado en su sesión de hoy la modificación del Plan Sectorial de Incidencia Supramunicipal (PSIS) Comarca 2 en Galar.
Gobernuak 75.000 m2 gehiago emanen ditu Iruñeko Eskualdean industria-lurzorua handitzeko, eta era horretan enpresen eskariari erantzuteko. Xede horrekin, Galarreko Comarca 2 Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala (UGPS) aldatzea onetsi du gaurko saioan.
Zazpi industrialde berri finantzatzeko planaren barnean dago jarduketa. Foru Gobernuak iazko irailean onartu zuen plan hori, zeinaren arabera 309.123 metro koadro industria-lurzoru sustatuko baitira Arakilen, Arguedasen, Cascante-Monteagudon, Iruñeko Eskualdean, Irurtzunen, Lodosan eta Irunberrin. Proiekturako inbertsioa 15 milioi eurokoa izanen da orotara.
Comarca 2 Galarren
Zabalkuntzak helburu bikoitza du: alde batetik, industrialdea handitzea eta haren erabilerak berriz ordenatzea; bertzetik, kanpoaldeko bide-azpiegitura berrikustea. Zehazki, industria-eremua handituko da gaur egun urbanizagarriak ez diren lurzoruetan, jadanik existitzen den lursail batekin, eta industria-erabilerako sail berriak sortuz. Esan beharra dago industrialdearen oraingo azalera 836.362 m2-koa dela.
Horrez gain, hiri-lurzoru finkatuko zenbait lursailen lerrokatzeak aldatuko dira erabilera eskaerari egokitzeko, gaur egungo industrialdearen antolamendu-irizpideak aintzat hartuz. Halaber, lursail batzuk handituko dira, eta industria-erabilerarako bertze hiru sortuko dira gune berdeen gainean (industrialdea handitzean berriz ezarriko direnak).
Kanpoaldeko bideetako azpiegitura aldatzeari dagokionez, proposatu da oraindik gauzatzeke dagoen zatian, aurreikusitako 4 erreien ordez, 2 egitea, eta agian faseka egitea, trafikoaren azterketa batean oinarriturik. Azterketa horren ondorioetako bat da industrialde osoko trafikoaren intentsitatea ikusirik, aski dela 2 erreiko errepide bat, noranzko bakoitzerako bana. Etorkizunean zabaltzeko beharra dagoela erabakiko balitz, aukera ziurtatuta egongo litzateke, jadanik desjabetu diren hainbat lur-eremutan.
Azkenik, adierazi beharra dago UGPSaren helburua industria-lurzoru ordenatua sustatzea dela. Lurzoru horrek baditu Iruñeko Eskualdean industria-proiektuak ahalbidetu eta indartu ditzaketen zerbitzu eta azpiegitura guztiak, era horretan Nafarroako industria-lurzoru publikoa osatzeko