2020ko otsailaren 18a

Osasun Departamentuak Nafarroako Osasun Kontseilua indartuko du osasun arloko parte hartze organu nagusi moduan

Gaur arratsaldean izaniko bileran departamentuak 2020an izango duen 1.162.362 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du, zeinak Lehen Arreta lehenetsiko duen, eta bestelako neurri estrategikoak landu dira
Nafarroako Osasun Kontseiluko bileran buru izan da Indurain kontseilaria.
Nafarroako Osasun Kontseiluko bileran buru izan da Indurain kontseilaria.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Gaur arratsaldean bildu da Nafarroako Osasun Kontseilua. Bertan Osasun Departamentuaren lerro estrategikoak aurkeztu dira eta 2020ko departamentuko aurrekontua aurkeztu da, zeinak Lehen Arreta lehenetsiko duen sistemaren oinarri moduan. Osasun Departamentuak, legegintzaldi honetan Nafarroako Osasun Kontseiluaren papera indartuko du, osasun arloan gizarteak parte hartzeko duen entitate nagusi moduan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).