Descárgate la app
Aurrematrikula egiteko ohiko epea 3 urteko 5.676 eskaerarekin amaitu da; horietatik %63,1k sare publikoan ikasiko du
2020ko otsailaren 13a
Aurrematrikula egiteko ohiko epea 3 urteko 5.676 eskaerarekin amaitu da; horietatik %63,1k sare publikoan ikasiko du
Hiru urteko 3.582 haur Nafarroako hezkuntza sareko ikastetxe publikoetan sartuko dira datorren ikasturtean Haur Hezkuntzako zikloan. Kopuru hori Foru Komunitatean 2020/2021 ikasturterako aurrematrikulatutako ikasle guztien %63,1 da, aurreko ikasturtean %60,9 izan zen.
Itunpeko ikastetxeetan, 3 urtekoentzat 2.094 eskaera jaso dituzte, aurrematrikula guztien % 36,9 (pasadan urteko % 39,1aren aurrean).
Aurrematrikulak egiteko ohiko epean, hau da, otsailaren 3tik 7ra, 5.676 eskaera jaso dira, pasadan ikasturteko 5.839 eskaeren aurrean.
Hizkuntza-ereduetan sailkatuta, gaztelania hutsezko irakaskuntzan, alegia, G ereduan, 2. 869 aurrematrikula egin dira (aurrematrikula guztien % 50,6 , 2019ko % 51,2aren aurrean). Hain zuzen, honela banatuta: 2.425 G-PAI (gaztelania eta ingelesa); 170 G-British; 32 G-PAL (alemana) eta 21 G-PAF (frantsesa).
Bestalde, euskara hutsezko irakaskuntzan, alegia, D ereduan, 3 urteko ikasle berrien 1.682 eskaera jaso dira; hots, eskaera guztien % 29,7 (pasadan urteko% 29,5aren aurrean). Eskaera horietatik 203 D-PAIn (euskaraz, Ingelesa Ikasteko Programarekin) izan dira, eta B hizkuntza-ereduan (euskaraz, gaztelania irakasgaitzat hartuta) 12 eskaera jaso dira (eskaera guztien % 0,3).
A hizkuntza-ereduan (gaztelaniaz, euskara irakasgaitzat hartuta), berriz, 1.113 eskaera jaso dira, horietatik 1.007 A-PAIn (Gaztelaniaz, Ingelesa Ikasteko Programarekin). Ikasle berriak hartzeko eskaeren % 19,6 eredu horretan egin dira (pasadan urteko % 19aren aurrean).
Hizkuntza-eredu guztietako sare publiko eta itundutako 3.644 haurrek (% 64,2ak) Ingelesa Ikasteko Programa barne hartzen duen heziketa jasoko dute.
Itundutako bost ikastetxetan -Iruñeko eskualdeko lautan eta Tuteran- eskaeren kopurua eskainitako plazen kopurua baino handiagoa da.
Iruñea eta Tutera
Zonen arabera, Iruñeko ikastetxe publikoetan 1.710 eskaera jaso dira, eskaera guztien % 52,4 (pasadan urteko % 49,3aren aurrean), eta itundutako hezkuntza-sarean, berriz, 1.551 aurrematrikula egin dira, aurrematrikula guztien % 47,6 (pasadan urteko% 50,7aren aldean).
Nafarroako hiriburuan eta eskualdean ikasle berrientzako A/G ereduetan eta B/D ereduetan 2.301 eta 960 eskaera jaso dira, hurrenez hurren. Eta, guztira, 3.261 aurrematrikula egin dira, pasadan ikasturteko 3.461 aurrematrikulen aldean.
Tuteran, ohiko prozesuan, sare publikoan 170 aurrematrikula (aurrematrikula guztien % 49, pasadan ikasturteko % 54aren aurrean) eta itundutako ikastetxeetan 177 aurrematrikula (aurrematrikula guztien % 51, pasadan urteko % 46aren aurrean) egin dira.
Hemendik aurrera, Hezkuntza Departamentua behin betiko eskaintza egokitzen saiatuko da, prozesuan zehar planteatu diren egoera desberdinak aztertu eta ezarritako eskola-mapa berriaren ondorioak aintzat hartuta.
Zozketa publikoa
31/2007 Foru Dekretuak, apirilaren 2koak, unibertsitatez kanpoko ikasketak ematen dituzten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta itundutako ikastetxe pribatuetan ikasleak hartzeko arauak ezartzen dituenak, bere 15. artikuluan ezartzen du eskaera eskaintza baino handiagoa denean berdinketa badago, eskatzaileen artean zozketa publikoa egingo dela, organo eskudunaren aurrean.
Zozketa bihar izango da (ostirala), 13:00etan, Foru Gobernuaren Hezkuntza Departamentuan (Iruñea), eta zuzenean jarraitu ahal izango da departamentuaren web orrian : www.educación.navarra.es.
Horretarako, Nafarroan izena emandako eta matrikulatutako ikasle guztiekin zerrenda bat egingo da, eta haietako bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio. Gero, ikasle bati dagokion zenbakia aterako da. Eta zenbaki hori duen pertsonak ezarriko du plazak esleitzeko lehentasun-ordena.