2020ko otsailaren 12a

Nafarroako Kontserbazio Bereziko Eremuen kudeaketa-planen iraunaldia luzatu da

Malgutasun handiagoa izanen da Natura 2000 Sarearen barneko KBE guneetan babes-jarduerak gauzatzeko

Nafarroako Foru Gobernuak gaurko bilkuran onartutako foru-dekretuaren bitartez, luzatu eginen da Nafarroan Natura 2000 Sareak dituen Kontserbazio Bereziko Eremuen (KBE) kudeaketa-planen indarraldia.

berriak Nafarroan KBE gisa sailkatutako gune babestuei eraginen die, eta aipaturiko kudeaketa-planen indarraldia malgutuko du. Horri esker, ekintza bakoitzaren epemugak kontserbazio-helburuetara egokitzen ahal izanen dira.

92/43/CEE Europar Zuzentarauak, habitat naturalen eta basa-faunaren eta landareen kontserbazioari buruzkoak, 1992an izendatu zituen KBE horiek, eta jada guztiek dute kudeaketa-plana, kasu bakoitzean dagokion foru-dekretuak ezarririkoa. Kudeaketa-plan bakoitzak epe luzeko plangintza bat ezartzen du, mugagabetzat jotzen dena, eta epe laburreko bertze bat, bere barnean dituena planak indarrean dauden bitartean gauzatu beharreko ekintzak eta neurriak.

dioenez, “gune horiek kudeatzen pilatutako esperientziak erakusten du komeni dela plangintzetan aurreikusitako jarduketak berrikustea eta gaurkotzea, gauzatzeko zailak direnak berriz formulatuz, eta bakoitzaren garapenera eta eboluziora egokituz”. Halaber, argudiatzen du ziurtatu beharra dagoela gauzatu ezin izan direnen indarraldia ez dela agortuko.

dekretuak mugagabe mantentzen du funtsezko elementuen iraunaldia (azken helburuak, araudia eta ildoak), eta ezartzen du espero daitezkeen emaitzei dagokiena 12 urtekoa izanen dela, baita jarduketei (neurriei) dagokiena ere. Denbora hori pasatutakoan berrikusi eginen dira, eta haien aplikazioa luzatu eginen da ordezko bertze batzuk onartzen ez diren bitartean; testuak adierazten duenez, berrikusi edo aldatu ahal izanen dira “Ingurumenaz eskumena duen Departamentuak uste duenean planak aurreikusi ez duen alderdiren bat nabarmen aldatu dela, horrek gunearen baloreen zaintzari eragin badiezaioke”.

Era berean, funtsezko elementuei eragin diezaiekeen edozein aldaketa edo berrikusketa foru-dekretu baten bidez onartu beharko dela ezarri da.

Kontserbazio Bereziko Eremuen zerrenda

Nafarroako Kontserbazio Bereziko Eremuak honakoak dira: Orreaga-Iratiko oihana, Arrigorrieta mendikatea eta Ezkaurre Haitza, Larrondo-Lakartxela, Larra-Aztaparreta, Aritzakun-Urritzate-Gorramendi, Orabideko erreka eta Arxuriko zohikaztegia, Baztan ibaia eta Artesiaga erreka, Irati, Urrobi eta Erro ibaien sistema, Zaraitzu ibaia, Eska eta Biniés ibaiak, Bidasoa ibaia, San Migel mendikatea, Illón mendilerroa eta Burgiko haitzartea, Belate, Aralar mendilerroa, eta Artikutza.

KBE dira, halaber: Areta ibaia, Las Cañas urtegia, El Juncal urmaela, Estanca de los Dos Reinos, Aragón ibaiaren Erdiko Zatia, Laguna de Pitillas, Balsa del Pulguer, Badina Escudera, Lokiz mendilerroa, Aragón eta Argaren Behe Zatiak, Ebro ibaia, Ega-Urederra ibaiak, Ugarra mendilerroa, Leire mendilerroa eta Arbaiun arroila, Arabarko, Artxugako mendilerroa, Zarikieta eta Aretako Mendiak, Kodesko mendilerroa, Izaga Haitza, Yesos de la Ribera Estellesa, Errege Bardea, eta Bertizko Jaurerria.