2020ko otsailaren 12a

Nafarroako Gobernuak bere ikur ofiziala aldatu du, Foru Komunitateko errealitate soziolinguistikora egokitzeko

Testuaren gaztelaniazko zatia jarriko da lehenik, eta euskarazkoa ondoren
Nafarroako Gobernuak bere ikur ofiziala aldatu du.
Nafarroako Gobernuak bere ikur ofiziala aldatu du.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, bere ikur ofiziala aldatzeko eta era horretan Foru Komunitateko errealitate soziolinguistikora egokitzeko foru- dekretu bat onetsi du. Honenbestez, testua gaztelaniaz agertuko da lehenik, eta euskaraz ondoren. Nafarroako Kontseiluak aldeko txostena eman ostean egin da onarpena.

Horren ondorioz 4/2016 Foru Dekretua, urtarrilaren 27koa, eta Nafarroako Gobernuaren ikur ofiziala eta haren erabilera arautzen dituena, aldatu eginen da.

Gaur onetsitako testuak dioenez, aldaketak agerian uzten du Gobernuaren konpromisoa “Nafarroako berezko bi hizkuntzei begirunearekin eta haien erabilerarekin, Foru Komunitateko hizkuntz pluraltasuna islaturik, eta Gobernuaren ikurrean ere erakutsirik”.

Foru-dekretua indarrean sartzeak ez du eragingo lehengo ikur grafikoa duten errotuluak, jantziak, orriak eta bestelako produktuak berehala aldatzea. Horiek berriztatzeko beharra suertatu ahala (agortzeagatik, urratzeagatik edo hondatzeagatik, besteak beste), diseinu berriko ikurra duten beste batzuk ezarriko dira haien ordez.