2020ko otsailaren 11a

Nafarroak Jose Maria Zabala enpresaria saritu du berrikuntzaren kulturaren aitzindari eta erreferente gisa

Chivite Lehendakariak gaur eman dio Madrilen “Frantzisko Xabierkoa 2019” saria
Elma Saiz, Lia Versteeg, José María Zabala, la Presidenta Chivite y Juan 
Cruz Cigudosa.
Elma Saiz, Lia Versteeg, José María Zabala, la Presidenta Chivite y Juan Cruz Cigudosa.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Lehendakari Maria Chivitek gaur eman dio Madrilen “Frantzisko Xabierkoa 2019” saria Nafarroako Jose Maria Zabala Martinez enpresari eta aholkulariari, eta ekitaldian nabarmendu du aitzindaria eta erreferentea dela berrikuntzaren eta lankidetzaren kulturan.

Zabala Innovation Consulting aholkularitza-etxearen sortzailea eta zuzendaria de Zabala, eta I+G arloko laguntzen, diru-laguntzen eta proiektuen kudeaketa integralean aritzen dira- Enpresa Europa osoan zehar zabalduta dago, eta Europar Batasunaren zazpigarren esparru-programan finantzaketa gehien lortu duen lehen etea da eta programa horretan finantzaketa gehien lortu duen zortzigarren enpresa espainiarra.

2009an sortutako sariarekin, Foru Komunitatetik kanpo egiten duten jarduerari esker, gizartearen aurrerapena, ongizatea eta perfekzionamendua bultzatzen duen Komunitate gisa Nafarroako irudia zabaltzen duten pertsonak, erakundeak eta instituzioak saritzen ditu Foru Exekutiboak.

Lehendakariaren hitzaldia

Enpresariak “berrikuntza lankidetza-ikuspegitik sustatzen” lagundu izana aitortu du Lehendakariak, baina baita balio batzuk oinarri hartuta ere; hala nola, “integritatea, errespetua, lankidetza eta konpromisoa”.

María Chivitek Nafarroak aurrean dituen erronka handiak aipatu ditu: eraldaketa digitala, adimen artifizialak, prestakuntza, enplegua eta kalitatezko gizarte-zerbitzuak, eta horien aurrean berrikuntzak aukera ekonomikoa eta soziala eskaintzen duela adierazi du. “Berrikuntza etorkizuna da”, esan du behin eta berriz Lehendakariak, Nafarroako Gobernuak bide hori bultzatzeko duen konpromisoa azpimarratzearekin batera; horretarako, Zientziaren Legea garatu eta I+G+b arloko inbertsioa areagotuko du.

Ildo horretan, Lehendakaria pozik agertu da Europar Batasunak Nafarroari sari eman diolako Europako 2020ko Eskualde Ekintzaile gisa, eta esan du Foru Komunitatea “Europako eskualde aurreratuenen estandarretan” kokatzeko helburua dutela. 

Bestalde, José María Zabala bertan bildutakoei zuzendu zaie, eta enpresak eremu pribatuan nahiz publikoan egindako ibilbidearen berri eman die. Azken testuinguru horretan, gustura agertu da “herri administrazioei politika eraginkorrak garatzen lagundu izanagatik, zientzia, teknologia eta berrikuntza gure garapenaren palanka izan daitezen”. Modu horretan, ikerketa eta berrikuntza arloko inbertsioa bultzatzeko eskatu die “ezagutzaren gizartea” lortze aldera.

José María Zabala

José María Zabala Martínezek (Oteiza, 1947) ingeniaritza kimikoa ikasi zuen Lovainako Unibertsitatean (Belgika, 1973) eta Natur Zientzia Aplikatuetan doktore egin zen zentro berean (1976).

1986. urtean, “Zabala Innovation Consulting” enpresa sortu zuen. Nafarroan du egoitza eta bulegoak, berriz, Espainiako, Europako eta Latinoamerikako gainerako lekuetan. 240 profesional baino gehiago ditu eta beste 8.000 erakunde bezero baino gehiago mundu osoan barrena banatuta.

Etxea Horizon 2020rako 500 proiektu baino gehiagoren burua izan da; programa horrek ikerketa eta berrikuntza arloan gai ezberdinetako proiektuak finantzatzen ditu Europako testuinguruan.

Besteak beste, partnerrak eta kolaboratzaileak ditu honako herrialde hauetan: Mexiko, Turkia, Txekiar Errepublika, Polonia, Errumania, Portugal, India, Argentina, Bolivia, Brasil, Kanada, Txile, Txina, Estatu Batuak, Israel, Austria, Alemania, Peru, Bulgaria, Holanda eta Italia.

“Frantzisko Xabierkoa” aurreko sariak

Hauek izan dira aurreko edizioetan "Frantzisko Xabierkoa" saria irabazi duten beste pertsonak: Lizarrako Pablo Hermoso de Mendoza burtzikaria (2009), Leringo Pedro Ábrego sukaldaria (2010), Ignacio Zoco futbolaria eta María Ostiz abeslaria senar-emazteak (2011), eta kargua desagertu arte Madrilen Nafarroako Gobernuaren ordezkari izandako Salvador Estébanez (2012).  

Horiez gain, sari hori jaso dute Lizarrako Javier Urra psikologoak (2013),  Manuel Hidalgo idazleak (2014), Montxo Armendáriz zinema-zuzendariak (2015), Azagrako Juan Miguel Sola sukaldariak (2016), Pedro Iturralde saxofoi-jotzaile eta konpositoreak (2017), eta Lizarrako Adolfo Eraso Romero kimikari, geologo eta glaziologoak.