Descárgate la app
Nafarroako enpresek 26 milioi euro lortu ahal izango dituzte 2020-22 bitartean I+Gko proiektu eta sektore estrategikoetarako laguntzetan
2020ko otsailaren 10a
Nafarroako enpresek 26 milioi euro lortu ahal izango dituzte 2020-22 bitartean I+Gko proiektu eta sektore estrategikoetarako laguntzetan
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 26 milioi euroko diru-laguntzak bideratuko ditu Foru Komunitateko enpresentzako, 2020-22 bitarteko I+G proiektu eta plan estrategikoak gara ditzaten.
Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak 26 milioi euroko diru-laguntzak bideratuko ditu Foru Komunitateko enpresentzako, 2020-22 bitarteko I+G proiektu eta plan estrategikoak gara ditzaten.
Kopuru osotik, 14 milioi erabiliko dira sektore estrategikoko enpresen I+G proiektuak finantzatzeko eta hainbat eremutan dituzten erronkak betetzeko; hala nola, mugikortasun jasangarria eta adimenduna, energiaren biltegiratzea, medikuntza pertsonalizatua eta elikaduraren hobekuntza.
Bestalde, 12 milioi industria-ikerketako eta garapen esperimentaleko proiektuetara bideratuko dira, dinamizazio teknologikoa sustatzearekin batera Nafarroako eta eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko.
Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak Manu Ayerdik honela azaldu du gaurko prentsaurrekoan: “Xede bikoitza lortu nahi da; batetik, enpresek eta ikerketa eta ezagutza-hedapeneko erakundeek (zentro teknologikoak, unibertsitateak eta ikerketa-erakundeak) baterako proiektuak burutzearen bidez ezagutzak partekatzea, eta, bestetik, enpresak beren sektoreetan hobetzea.
14 milioi bideratuko dira proiektu estrategikoetarako
Nafarroako enpresetan I+G proiektu estrategikoak burutu eta erronka espezifikoei aurre egitea da xedea. Dirulaguntzak zatika banatuko dira: 2 milioi 2020an; 6 milioi 2021an, eta beste 6 milioi 2022an.
Diru-laguntzari lotuta, alderdi hauek azpimarratu behar dira: proiektuak datozen hiru urteotan burutuko dira, enpresa-mota desberdinen arteko partzuergoak eratzea exijituko da eta gutxieneko portzentajeak ezarriko dira Nafarroako zentro teknologiko eta erakunde publikoek parte hartzeko.
Deialdi honetatik zazpi erronka aukeratu dira, Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (S3) sektoreetan funtsezkoak direnak: 1-VOLTA: 0 igorpeneko, irismen luzeko eta teknologia aurreratuko ibilgailuak; 2-AERO: Energia berriztagarrien biltegiratzea, haien erabilera optimizatzeko; 3-GEMA: genomika eta medikuntza aurreratua; 4-ALPES: elikadura pertsonalizatu iraunkorra; 5-IRIS: adimen artifiziala eta robotika industria eta gizarterako; 6-IDEA: ideia disruptibo emergente aplikatuak; eta 7-SIBERIA: bioteknologiako baliabide berritzaileak energia, osasun-erronka, industria eta nekazaritzako elikagaietako.
Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 21etik apirilaren 3ra arte da. Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Izapideetarako on-line Katalogoaren loturan, helbide honetan: www.navarra.es.
12 milioi bideratuko dira beste proiektu batzuetarako
Eusko Jaurlaritzak onartutako Zientzia eta Teknologia Planaren barruan, Lurralde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) % 50ean finantzatutako diru-laguntza da, I+G proiektuak aurrera eramateko. Nafarroako Gobernuak, Parlamentuan onartutako Zientziaren Foru Legearekin, zientzia eta teknologia sustatzeko konpromisoa hartu du. Hain zuzen, 2030ean Nafarroako Aurrekontu Orokorren % 2a I+G+b-ra bideratzeko eta enpresa-ehunduraren lankidetza eta unibertsitateen eta zentro teknologikoen ezagutza enpresetara sustatzeko. Ildo horretatik, Nafarroako enpresen lehiatzeko ahalmena sustatu nahi da, eta, epe luzera, Nafarroa I+G+b-ren eremuan aurrendaria izatea Europan.
Zehazki, 4 milioiko dirulaguntza emango da honako modalitate bakoitzean “industria-ikerketako” eta “garapen esperimentaleko” proiektuak burutzeko:
1. Banako proiektua. Enpresa bakar batek burututakoa.
2. Enpresen arteko lankidetza-proiektua. Gutxienez bi enpresen arteko kolaborazioa, horietako bat behintzat enpresa txiki eta ertaina izanik.
3. Ezagutzaren igorpeneko proiektua. Nafarroako enpresa eta ikerketa eta ezagutzen hedapenerako erakunde banaren edo gehiagoren artean eginikoa.
Nafarroako Espezializazio Adimendunaren Estrategiaren (RIS3) barruan lehentasunezkoak diren sektore hauetako proiektuak finantzatuko dira: automobilgintza eta mekatronika, elikadura-katea, energia berriztagarria eta baliabideak, osasuna, turismo integrala, sormenezko-industriak eta industria digitalak.
I+G jardueren gastuetarako dirulaguntzak emango dira; hala nola langileak, materialak, ekipoen amortizazioa eta kanpo-kolaborazioak.
Diru-laguntza proiektuaren balorazioarekin proportzionala izango da eta enpresa-tamainaren eta proiektu-motaren eta -kalifikazioaren arabera onartutako aurrekontuaren gehienezko diru-laguntzak (% 10 eta % 80 artekoak) aintzat hartuko dira.
Gehienez ere, 200.000 euroko diru-laguntza emango da onuradun eta proiektu-mota bakoitzerako, eta 500.000 euroko diru-laguntza enpresen arteko lankidetza- proiektuetarako eta ezagutzaren igorpenerako.
Hainbat urtetarako 12 milioiko gastuari 1.500.000 euroko kopuru gehigarri erants dakioke. Horretarako, kreditu-osagarria baimendu eta justifikatu behar da.
Eskaerak bihartik aurrera egin daitezke, 2020ko martxoaren 11ra arte. Telematikoki aurkeztu behar dira nahitaez, Nafarroako Gobernuaren Izapideetarako on-line Katalogoaren loturan, helbide honetan: www.navarra.es.
Esan behar da Nafarroako espezializazio estrategikoetako sektoreetan bereizgarrienak diren eta zenbateko handiagoak behar dituzten proiektuak hautatuko direla Europako Funtsak Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bitartez batera finantzatzeko.