Descárgate la app
Nafarroako Gobernuak doluminak agertu ditu Chivite Lehendakariaren aitaren heriotzagatik
2020ko otsailaren 6a
Nafarroako Gobernuak doluminak agertu ditu Chivite Lehendakariaren aitaren heriotzagatik
Jesus Chivite Lauroba atzo hil zen, Cintruenigon, 66 urte zituela
Nafarroako Gobernuak doluminak agertu ditu Jesus Chivite Lauroba, Maria Chivite Navascues Foru Gobernuko Lehendakariaren aita, atzo Cintruenigon hil zelako.
Jesus Chivitek 66 urte zituen, Cintruenigon jaioa, eta PSN-PSOEko zinegotzia izan zen 1987-1991 eta 1991-1995 legegintzaldietan. Milagros Navascués Garbayorekin ezkonduta zegoen, eta bost seme-alaba zituen.