2020ko otsailaren 6a

Europako adituek Gizarte Berrikuntzari buruz eztabaidatu dute Iruñean eta Nafarroan 17.000 pertsona baino gehiagok lan egiten dute sektore horretan

Ana Ollo kontseilariak k eta Eskualdeen Europako Batzordeko presidenteordeak inauguratu dute jardunaldia, eta eskualdeko gizarte-berrikuntzako ekosistema eraikitzeko erronkei helduko die
Ana Ollo kontseilaria gizarte berrikuntzako ekosistema integrala 
eraikitzeari buruzko jardunaldian izan da, Eskualdeetako Lantaldeko 
presidenteorde Markku Markkularekin eta jardunaldira bertaratutakoekin 
batera.
Ana Ollo kontseilaria gizarte berrikuntzako ekosistema integrala eraikitzeari buruzko jardunaldian izan da, Eskualdeetako Lantaldeko presidenteorde Markku Markkularekin eta jardunaldira bertaratutakoekin batera.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Europako 12 eskualdetako adituek parte hartuko dute gaur Iruñean "Knowledge Exchange Platform (KEP)" Gizarte Berrikuntzari buruzko jardunaldian. Ekitaldi hori Nafarroako Gobernuak antolatu du, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, Eskualdeetako Lantaldearekin eta Europako Batzordearekin batera. 

Jardunaldia Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria den Ana Ollok inauguratu du Eskualdeetako Batzordeko lehendakariorde Markku Markkularekin batera, eta egunean zehar, eskualdeko gizarte berrikuntzaren ekosistema eraikitzeko erronkak jorratuko dituzte, lankidetza-koadro bat eratzetik hasi eta arazoak gainditzetik eta irtenbideak aurkitzetik igaro eta ildo horretako jardunbide egokiekin amaituaz. Batzarra Eskualdeetako Batzordearen ekimenaren esparruan antolatu da, Knowledge Exchange Platform izenekoan, interes bereko eskualdeen artean jardunbide egokiak trukatzeko helburuarekin.

Irekieran, kontseilariak aipatu nahi izan du sektorea garrantzitsua dela Nafarroan 17.000 bat pertsonari enplegua ematen diolako (biztanleria aktiboaren %7 baino gehiago) 1.064 enpresatan, eta horiek urtean bi mila milioi euro inguru fakturatzen dituztela. Horrez gain, Ollok azpimarratu nahi izan du Gizarte Berrikuntzak duen balioa “eraldaketa sozialean egiten duen ekarpenarengatik, harreman zuzenagoko eta gizatiarreko mundua eraikitzeko; hau da, pertsonak tresna ez, baizik eta gune edo esentzia dituen gizartea. Gizarte Berrikuntza eta Gizarte Ekonomia ahizpak dira, eta biak garrantzitsuak dira gure Komunitatean. Biek pertsona erdigunean kokatzen dute, gizartean gure bizitzaren protagonistagoak egitearekin batera”.

Europako 12 eskualdetako adituak

Gai horretan adituak direnek parte hartu dute Biltzarrean, Europako 12 eskualdetatik etorritakoek: Finlandiako Markku Markkula, Eskualdeen Batzordeko lehendakariordea; Birgitta Sacredeus, eskualdeetako ekosistemetan aditua, Suediako Dalarna eskualdekoa; Roberta Dall'Olio, Emilia Romagnako garapen-agentziako zuzendariondokoa; Erdmuthe Klaer, Gizarte Ekonomiaren aldeko eskualdeetako REVES sarekoa; Jörg Fürstenberger, Alemaniako Social Impact ekimenaren zuzendaria; Kieran McCarthy, Eskualdeen Batzordeko European Alliance taldeko lehendakaria; edo Anders Bro, EBeko Gizarte Ekonomiako Adituen Taldeko kidea.

Nafarroako Gobernuaren izenean, Kanpo Ekintzarako zuzendari nagusia den Mikel Irujok eta Kanpo Ekintzako Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lan Orokorraren zuzendari nagusia den Izaskun Goñik hartu dute parte.

Gizarte Berrikuntza EBen eta garapena Nafarroan

Gizarte Berrikuntza partaidetza-prozesu bat da, eta prozesu horretan erronka sozialei aurre egiteko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko modu berriak sortzen, garatzen eta abian jartzen dira, enpresa-jardueraren bitartez. Horrela, gizarte-eredu jasangarriagoa, parte-hartzaileagoa eta pertsonengan arreta handiagoa jartzen duena sortzen da. Gizarte Berrikuntzak inpaktua bilatzen du; alegia, gizarte-arazoak konpondu nahi ditu, irtenbide berritzaileak erabilita. Helburu gisa, erronka asmo handiagokoa da, gizartea eraldatu nahi baitu, harreman zuzenagoak eta gizatiarragoak dituen mundua eraiki, pertsonak tresna ez baizik eta erdigune edo esentzia moduan ikusten gaituen gizartea. Esan beharrik ez dago hori erabat bat datorrela Garapen Iraunkorraren Helburuekin.

Gizarte Ekonomiak 11 milioi langile baino gehiagori ematen die enplegua Europar Batasunean; hots, enplegu osoaren %6a hartzen du. Nafarroa Europako batez bestekoaren gainetik aurkitzen da, arlo horretan guztira 1.064 enpresa eta erakunde baitaude. Urtean bi mila eta berrehun milioi euro inguru fakturatzen dituzte, beste 20 bat mila pertsonari lana ematearekin batera; hau da, biztanleria aktiboaren %7 baino gehiago. Halaber, sektore horretako enpresekin edo erakundeekin loturiko beste 28.000 elkartu eta boluntario baino gehiago batu behar zaizkio horri guztiari.

Nafarroako Gizarte Berrikuntzaren Unitatea

Hori guztia dela-eta, Garapen Ekonomikoaren Departamentuak Gizarte Ekonomiaren 2017-2020 Plana onartu zuen, eta, era horretan, Nafarroako Gizarte Berrikuntzaren Unitatea sortu zen, enpresa-jarduera eta kalitateko enplegua sortuko duten Gizarte Berrikuntzako proiektuak bultzatzeko helburuarekin, garapen ekonomiko berritzaileagoa, bidezkoagoa eta iraunkorragoa izateko funtsezko faktore gisa. GBUren xedea da eraldaketa sakon hori egiten laguntzea, planetako eskualde aurreratuenetan gertatzen ari den eredu ekonomikoaren aldaketarekin bat etorriz. Zein da hori egiteko modua? Nafarroako garapenaren eta berrikuntzaren gunea entzutea eta lankidetza eta praktika-lana egitea; hots, agente ekonomikoak eta gizartea oro har.