2020ko otsailaren 4a

Hezkuntzak "inklusioa lortzeko" duen balioa nabarmendu du Chivite Lehendakariak Etxabakoitzeko Eskola Lantegira eginiko bisitan

Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariarekin batera izan da giza eta lan inklusiorako 73 ikasle dituen zentroan
Chivite Lehendakaria eta Gimeno kontseilaria gainontzeko arduradun eta 
Etxabaoitzeko Lantegi Eskolako arduradunekin. 
Chivite Lehendakaria eta Gimeno kontseilaria gainontzeko arduradun eta Etxabaoitzeko Lantegi Eskolako arduradunekin.   Deskargatu irudia Irudi galeria

María Chivite, Nafarroako Lehendakariak Hezkuntzak eta Oinarrizko Formazioak "inklusioa lortzeko bidean" duen balorea nabarmendu du. Hala adierazi du gaur goizean Etxabakoitzeko Eskola Lantegira eginiko bisitan, eta bertan "klaustro osoak duela 35 urtetik bazterketa sahiestu eta ikasleei beste aukera bat eskaintzeko duten konpromisoa" nabarmendu du. Lehendakaria Carlos Gimeno, Hezkuntzako kontseilariak eta Tomás Rodríguez Garraza, Lanbide Heziketako zuzendari orokorrarekin izan da. 

Nafarroako Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bitartez, 2019-2020 ikasturterako 2.844.253 euro bideratu ditu guztira Curriculum Egokituko (1.051.036 euro), Oinarrizko Lanbide Heziketako (1.523.871 euro) eta Tailer Profesionaletako (260.346 euro) ikasketak finantzatzeko. Etxabakoitzeko Tailer Eskolaren kasuan, 522.000 euro bideratu dira guztira Curriculum Egokituko Programak eta Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketak finantzatzera.

1983an sortutako fundazio batek kudeaturiko Etxabakoitzeko Tailer Eskolak, ikasketak utzi dituzten ikasle gazteak hartzea eta baliabide pertsonalak, sozialak eta prestakuntzakoak ematea du helburu, gizarteratzea errazteko. Gaur egun, hiru prestakuntza-programatan parte hartzen duten 73 ikasle (14 urtetik gorakoak) doaz ikastetxera: Curriculum Egokituko Programan eta Oinarrizko Lanbide Heziketako bi ziklotan.

Curriculum Egokituko programak (HLP) 18 ikasle ditu guztira, bi gelatan banaturik. 14 eta 15 urte arteko ikasleak dira, eta DBHko bigarren maila gainditu ez dutenez, ikastaro horretan oinarrizko gaitasunak eskuratzen dituzte arlo praktikoan, eta horrela lortzen dituzte Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako helburu orokorrak.

Ile-apainketako eta estetikako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasketetako lehen mailan 16 ikaslek hartzen dute parte eta 13k bigarrenean; gainera, Elektrizitatea eta Elektronika zikloan 16 ikaslek hartzen dute parte lehen mailan eta 10ek bigarrenean.

Nabarmentzekoa da Tailer Eskola horretako ikasleen artean Mohamed Ounasser elektrizitate ikaslea dagoela. Gazteen Saria lortu zuen Nafarroako Gobernuaren azken Gazteria Sarietan.

Beste ikastetxe batzuk

Foru Erkidegoan, gazteei zuzenduriko laneratze eta gizarteratze programak ematen dituzten zazpi erakunde daude: Centro Puente (Gares), “El Castillo” Tailer Eskola (Tutera), HaritzBerri Fundazioa (Ilundain), Lantxotegi Tailer Eskola (Berriozar), Eraikuntzaren Lan Fundazioa (Villafranca) eta Iruñeko Elkarte Fundazioa eta Etxabakoitz Tailer Eskola.