2020ko otsailaren 1a

Nafarroak Guadi Galego artistari Estatuko Aniztasun Errealitatea Sustatzeko Saria emango dio hizkuntza propioa duten beste bost autonomi erkidegoekin batera

Sariak Espainiako hizkuntza-aniztasunaren defentsan eta sustapenean pertsonek edo erakundeek egindako lana aitortzen du eta sei erkidegoek hizkuntza-politikaren arloan sinatutako lankidetza-protokoloaren barruan kokatzen da
Guadi Galego artistaren kontzertuaren kartela.
Guadi Galego artistaren kontzertuaren kartela.  Deskargatu irudia Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak, Euskadi, Katalunia, Galizia, Valentzia eta Balear Uharteetako gobernu autonomikoekin batera, Guadi Galego artistari Espainiako Estatuko Errealitate Eleanitza Sustatzeko Saria emango dio datorren otsailaren 20an Madrilen, Immersion bere azken lanarengatik. Gainera, sei gobernuek elkarrekin ospatuko dute Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna, eta artistaren doako kontzertua eskainiko dute egun horretan bertan Callao City Lights auditorioan.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).