2020ko urtarrilaren 31a

Aitortza egin zaie 2019an erretiroa hartu duten Tuterako Osasun Eremuko 13 langileri

Reina Sofía Ospitaleko ospakizun-aretoan egin da ekitaldia

Tuterako Reina Sofía Ospitalean omendutakoen talde-argazkia.

Tuterako Reina Sofía Ospitalean omendutakoen talde-argazkia.

  Deskargatu irudia
Irudi galeria

Osasun Eremuak 2019an erretiratu ziren langileen omenezko aitortza-ekitaldia egin du gaur goizean. Bertan izan dira Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osabideko kudeatzailea, José Ramón Mora, eta Osasun Eremuko kudeatzailea, Ana Beamonte. Guztira 13 profesionali egin zaie aitortza, beren lankideen aitzinean. Hain zuzen ere, lankideek aitortza-plaka bana eta Tuterako Osasun Eremuaren pin bana eman dizkiete, egindako ibilbide profesionala eskertzeko. José Luis Jiménez tenorrak musikaz girotu du ekitaldia.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).